Nutrizio ona elikadura osasungarrian datza, elikagaiek eragin zuzena baitute gure osasunean. Bizi-funtzioak betetzeko energia emateaz gain, nutrienteek gure organismoko ehunak konpontzen eta berreraikitzen laguntzen digute. Era berean, arlo horretan egindako ikerketa-lan ugariek erakutsi dute nutrizio egoki batek gaixotasunak prebenitzen edo horiek tratatzen lagun dezakeela.
Gradu honek nutrizioan eta dietetikan profesional aditua izateko prestatuko zaitu, eta pertsona osasuntsuei edo patologiaren bat daukatenei orientazioa eman ahal izango diezu menuak diseinatuz edo elikadura programak kudeatuz. Tituluak gaitasuna emango dizu, halaber, pisuari edo gaixotasun kronikoei lotutako osasun arazoak lantzeko, nutrizioaren ikuspegitik.
Nahitaezko kanpoko Praktiken bidez zure prestakuntza osatuko duzu zentro publikoetan edo enpresa nahiz erakunde pribatuetan.
Ezagutza arloa
Osasun Zientziak
Ikastegia
Campusa
Araba
Harremanetarako
secretariadealumnado.ff@ehu.eus
Iraupena
4 ikasturte
Kreditu kopurua
240 ECTS kreditu
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania, Ingelesa
Irakaskuntza mota
Ikasgelako gradua
Kredituaren prezioa 1. matrikulan
18,92 €
Gutxieneko nota
10,050 ohiko deialdian (2025/26)
Eskainitako plazak
50 plaza
4 arrazoi gradu hau aukeratzeko
- Osasun profesional gisa arituko zara nutrizioa eta dietetikan aditua izanik.
- Prestakuntza integrala, osasunaren sustapena helburu eta elikadura bitarte.
- Harreman zuzena mundu profesionalarekin, nahitaezko praktikak eginda eremu pribatu nola publikoko ospitaleetan, gizarte ongizateko guneetan, ikastetxeetan eta beste.
- Nazioartekotasunarekiko bokazioa: prestakuntza beste unibertsitate batean osatu ahal izango duzu estatuan, Europan edo Latinoamerikan.
Sarrera-profila
Nutrizioak eta horrek gizakiengan duen eragina interesatzen bazaizu eta pertsonen arteko harremanetarako gaitasuna eta enpatia baduzu, aukera ezazu Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradua.
Irteera profesionalak
Lanbide askotan sartzeko aukera izango duzu:
- Nutrizio klinikoa eta nutrizio aholkularitza
- Nutrizio hezkuntza
- Taldeentzako sukaldaritza: ikastetxeak, ospitaleak, egoitzak, hotelak, jatetxeak, etab.
- Elikagaien industria
- Elikadura segurtasuna
- Kirol nutrizioa
- Osasun publikoa
- Irakaskuntza
- Ikerketa nutrizio eta dietetika esparruetan