XSLaren edukia

Nutrizioarekin Lotutako Epidemiologia25192

Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Titulazioa
Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25192

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1234
Gelako p.1216
Ordenagailuko p.3640

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Epidemiologia, Giza Nutrizio eta Dietetika karreran funtsezko irakasgaia da, gaur egun osasun arloko eremu oso garrantzitsua baita. Epidemiologia gaixotasunen distribuzioa eta determinatzaileak (eragileak) giza populazioetan ikertzen dituen zientzia da.



Hala ere, nutrizioari loturiko epidemiologia ez da epidemiologia orokorraren espezilizazio sinplea. Aldagai nutrizionalen neurketa oso zaila da eta nutrizioarekin loturiko beste zientzien laguntza beharrezkoa dauka epidemiologiak.



Irakasgai honek epidemiologiaren oinarrien ikuspegi orokor bat eskeintzen du, nutrizioari lotutako epidemiologiaren berezitasunei erreparatuz. Halaber, irakasgai honek graduan zehar nutrizio eta dietetikako ikasleek eskuratzen dituzten ezagutzak borobiltzen ditu eta alde batetik, ikerketa epidemiologikoaren ikuspegi orokorra eskeintzen du eta bestalde, lanbide profesionalean hartu behar diren erabaki terapeutikoen aurrean maila zientifiko egokia eransten du.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Azterketa epidemiologiko nutrizionalen diseinu, egite eta balioztatzen jakin eta esku hartzea, bai eta elikadura eta nutriziorako esku hartze-programak arlo ezberdinetan planifikatu, analizatu eta balioesten parte hartzea ere.



Ikerkuntza-jardunerako oinarrizko hezkuntza bereganatzea, hipotesiak egiteko, problemak ebazteko informazioa metodo zientifikoari jarraituta bildu eta interpretatzeko gai izanik eta pentsamendu zientifikoak osasun eta nutrizioaren arloan duen garrantzia eta mugak osotasunean ulertuta.



Dietista eta nutrizionistaren lanbidearen funtsezko elementuak ezagutzea, printzipio etikoak, lege-erantzukizunak eta lanbidearen jarduna barne, gizarte-justiziaren printzipioa jardun profesionalari aplikatuta eta pertsonekiko, berauen ohitura, sinismen eta kulturekiko errespetuan.

Nutrizio, elikadura, bizi-estilo eta alderdi sanitarioei buruzko informazio-iturriak jakin, kritikoki balioetsi eta erabiltzen eta aplikatzen jakitea.



Giza populazioetan nutrizioarekin eta desoreka nutrizionalarekin erlazionatuturiko osasun arazoen banaketa (distribuzioa) eta tamaina deskribitzeko eta aztertzeko ezagutzak lortzea.



Nutrizioarekin lotutako gaixotasunen zergatiak ikertzeko baliabideak emon behar dizkigu.



Gaixotasun horien prebentzioaren, kontrolaren eta tratamenduaren inguruko informazioa lortzeko bidea bat da.



Metodo epidemiologikoa ezagutzea (ikerketa mota ezberdinak ikasi, gaixotasunak neurtzeko neurri epidemiologikoak ulertu eta emaitzak interpretatu, Nutrizi arloari begira).

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Zer da epidemiologia? Sarrera. Epidemiologia nutrizionala.



Ikerketa motak Epidemiologia nutrizionalean.



• Ikerketa ekologikoak

• Zeharkako ikerketak (Prebalentzia)

• Kasu-kontrol ikerketak

• Kohorte ikerketak

• Ikerketa experimentalak (Entsegu klinikoak)



Maiztasun neurriak/Efektu neurriak



Baliotasuna eta alborapenak (sesgos) ikerketa nutrizionalean (Zeozer txarto al dago gure ikerketan?).



• Hautapen edo selekzio alborapena

• Informazio alborapena

• Nahastzaileak

• Elikagai kontsumoa ebaluatzeko tresnen baliogarritasuna.



Ebidentzian oinarritutako Nutrizioa. Bilaketa bibliografikoa. Irakurketa kritikoa. Datu base biomedikoak. Bibliografiaren maneiua.



Aldagai motak:

• Esposizio, erantzun ta kontrol aldagaiak.

• Nominalak, diskretoak, Kategorikoak eta Kuantitatiboak.



Ariketa epidemiologikoak (2 x 2 taulak eta kontzeptu estatistiko orokorrak).

MetodologiaToggle Navigation

Irakaskuntza-metodologia ezberdinak erabiltzen dira irakaskuntza motaren arabera. Guztietan ikaslearen partehartze autonomoa sustatu nahi da, baliabide informatiko eta bibliografikoak bitartez irakasgairen alderdi garrantzitsuenen barneraketan lagunduz.



1. Klase teorikoetan (magistralak) irakasgaiaren eduki teorikoak ulertzeko informazioa egituratua emango da. Ikasleen partehartzea sustatuko da edukiaren inguruko eztabaiden bitartez. Metodologia honen bitartez ezagutza berrien integrazioa, ulermena eta bereganatzea lortu nahi da.



2. Klaseko praktiketan, ariketak eta kasu praktikoak egingo dira, modu indibidualean eta taldeka, Epidemiologiaren ezagutza teoriko praktikoan sakontzeko. Galderak egitea eta eztabaida sustatuko da. Halaber, ahozko aurkezpenak egiteko baliatuko dira klaseko praktikak. Horrela, ikasleek ohozko komunikazioa, taldeko lana eta laburtzeko ahalmena landuz.



3. Ordenagailu praktiketan ikerketa epidemiologikoen artikuluak erabilita landuko dira metodo epidemiologikoaren oinarriak. Lehenengo, datu base biomedikoetan bilaketa bibliografikoak zelan egin ikasiko da. Ondoren, taldeko lanaren bitartez, epidemiologiako kontzeptu nagusiak (ikerketa motak, maiztasun/efektu neurriak eta alborapenak) landuko dira elikadurarekin eta osasun publikoarekin loturiko ikerketa epidemiologiko baten bitartez. Horrez gain, ariketak burutuko dira ikerketa epidemiologiko mota nagusien maiztasun eta efektu neurriak kalkulatzen ikasteko. Praktiketan zehar burututako taldeko lana bere ikaskideei aurketuko diete, ikerketa epidemiologiko nagusien aspektu metodologikoak landuz. Horrela, ikasleek ohozko komunikazioa, taldeko lana eta laburtzeko ahalmena landuko dute.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio metodoa mistoa izango da. Ebaluaketa sistemaren ezaugarriak hauek izango dira:



- Azterketa teoriko-praktikoa 60%

- Taldeko lanak: %20 (%10 lan idatzia eta %10 ahozkko aurkezpena)

- Informazio bilaketa, ariketak, problemak %15

- Partehartzea, jarrera eta asistentzia %5





Nota finala: (Azterketa teoriko-praktikoa x 0,60) + (Taldeko lanak x 0,20) + + (Informazio bilaketa, ariketak, problemak x 0,15)+ (Partehartzea, jarrera eta asistentzia x 0,05).



Oharrak:



- Ikaslea ez bada azterketara aurkezten deialdiari uko egin diola ulertuko da eta “Aurkezteke" jarriko zaio.

- 5 puntuko nota minimoa irakasgaia gainditzeko.

- 5 puntuko nota minimoa azterketan irakasgaia gainditzeko.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio metodoa mistoa izango da. Ebaluaketa sistemaren ezaugarriak hauek izango dira:



- Azterketa teoriko-praktikoa 60%

- Taldeko lanak: %20 (%10 lan idatzia eta %10 ahozkko aurkezpena)

- Informazio bilaketa, ariketak, problemak %15

- Partehartzea, jarrera eta asistentzia %5





Nota finala: (Azterketa teoriko-praktikoa x 0,60) + (Taldeko lanak x 0,20) + + (Informazio bilaketa, ariketak, problemak x 0,15)+ (Partehartzea, jarrera eta asistentzia x 0,05).



Oharrak:



- Ikaslea ez bada azterketara aurkezten deialdiari uko egin diola ulertuko da eta “Aurkezteke" jarriko zaio.

- 5 puntuko nota minimoa irakasgaia gainditzeko.

- 5 puntuko nota minimoa azterketan irakasgaia gainditzeko.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Kleinbaum et al. A pocket guide to epidemiology. Springer 2007.



- Serra Majem LL, Aranceta Bartrina J, Mataix Verdú J. Nutrición y Salud Pública. Métodos, bases científicas y aplicaciones. 2ª ed. Barcelona: Masson, 2006.



- Willett WC. Nutritional Epidemiology. 2ª ed. New York: Oxford University Press; 1998.



- Colimon KM. Fundamentos de Epidemiología. Madrid: Díaz de Santos; 1990



- Nutrición en Salud Publica. Instituto de Salud Carlos III, 2007.







Gehiago sakontzeko bibliografia

- Rothman et al. Modern Epidemiology (3. edizioa).

Web helbideak

- http://www.epidemiolog.net/

- http://www.seepidemiologia.es/

- http://www.fisterra.com/

- http://www.epistemonikos.org/es/

- http://www.cienciasinseso.com/

- http://epidemiologiamolecular.com/category/estadistica/teoria/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ABASOLO OSINAGA, EIDER
  • KAJARABILLE GARCIA, NAROA
  • RADA FERNANDEZ DE JAUREGUI, DIEGO

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-13

12:30-13:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-13

12:30-13:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-7

15:00-19:00 (1)

8-8

15:00-19:00 (2)

10-10

15:00-19:00 (3)

11-11

15:00-19:00 (4)

12-13

15:00-19:00 (5)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-3

12:30-14:00 (1)

5-5

12:30-14:00 (2)

7-7

12:30-14:00 (3)

8-9

09:00-10:00 (4)

9-10

12:30-13:30 (5)

11-12

12:30-14:00 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (6)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-4

12:30-13:30 (1)

5-5

12:30-13:30 (2)

6-6

12:30-13:30 (3)

7-13

12:30-13:30 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-7

15:00-19:00 (1)

6-6

15:00-19:00 (2)

8-8

15:00-19:00 (3)

10-10

15:00-19:00 (4)

11-11

15:00-19:00 (5)

12-13

15:00-19:00 (6)

Irakasleak