XSLaren edukia

Osasun Publikoa25212

Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Titulazioa
Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25212

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3057
Mintegia36
Gelako p.1212
Ordenagailuko p.1515

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Osasun Publikoa artea eta zientzia da, hain zuzen ere, komunitatearen ahalegin bateratuaren bidez, populazioaren osasuna babestu, sustatu eta berreskuratzeko zientzia eta artea.

Gaur egun Osasun Publikoa Nutrizio eta Giza Dietetikako bezalako osasun-zientziatean oinarrizko irakasgaia da, nutrizionista-dietista batek gaixotasunen prebentzioan eta osasunaren sustapenean bizitzaren arlo ezberdinetan paper oso garrantzitsua betetzen baitu.

Irakasgai honek jakintza-arlo anitz biltzen ditu bere baitan eta Giza Nutrizio eta Dietetika Graduan zehar berenganatutako ezagutzak beste irakasgaiekin erlazionatzen ditu (mikrobiologia, fisiologia, fisiopatología, kimika, giza nutrizioa, elikadura komunitarioa, elikagaien segurtasunarekin besteak beste) eta osatzen ditu, osasun arloko arazo garrantzitsuenen inguruko prebentzio ikuspegi orokor bat eskeiniz.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Helburuak:



Elikadura, nutrizio eta elikadura-segurtasunaren arloko politika-plangintza eta garapenean laguntzea, populazioaren premiak eta osasunaren babesa oinarri hartuta.

Azterketa epidemiologiko nutrizionalen diseinu, egite eta balioztatzen jakin eta esku hartzea, bai eta elikadura eta nutriziorako esku hartze-programak arlo ezberdinetan planifikatu, analizatu eta balioesten parte hartzea ere.

Lanbide-gaitasunari eutsi eta eguneratzeko premia aitortzea, garrantzia berezia eskainiz, nutrizioan eta elikaduran sortutako jakintza, produktu eta teknika berrien ikaskuntza autonomo eta etengabeari eta kalitatearekiko motibazioari.

Pertsonekiko, osasunaren profesional edo industriarekiko eta hedabideekiko komunikazio eraginkorra egitea, bai ahoz bai idatziz, nutrizio, bizimodu eta ohiturei buruzko informazio eta komunikaziorako teknologiak behar bezala erabiliz.



Ikasketaren emaitzak:



Osasun eta Osasu Publiko-ko kontzeptuak ulertzea eta Nutrizoak Osasun Publikoan duen parteahartzea ezartzea.

Osasunaren determinatzaileak ulertzea.

Giza populazioen egitura ulertzeko metodologia ezagutzea.

Gaixotasun kutsakor eta ez-kutsakor nagusien epidemiologia eta prebentzio orokorra ezagutzea, gure inguruneko gaixotasun nagusiei garrantzi berezia emanez.

Bizi-ohiturek osasunarengan duten eragina ezagutzea. Osasunaren sustapena bizitzako garai ezberdinetan ulertzea.

Osasun-hezkuntz programen garrantzia eta euren metodologia ezagutzea, gure gizarteko osasun arazo garrantzitsuenei aurre egiteko.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

OSASUNA

Osasunaren kontzeptua. Osasunaren determinatzaileak. Mutikausalitatea eta multiefektibitatea.

OSASUN PUBLIKOA

OSASUNA

Osasunaren kontzeptua. Osasunaren determinatzaileak. Mutikausalitatea eta multiefektibitatea.

OSASUN PUBLIKOA

Zer da Osasun Publikoa? Osasun Publikoaren istorioa eta eboluzioa. Nutrizioa eta Osasun Publikoaren arteko lotura.

GAIXOTASUN KUTSAKORRAK ETA EZ KUTSAKORRAK

Gaixotasunen sailkapena. Gaixotasunen garrantzia.

GAIXOTASUN KUTSAKORRAK

Gaixotasun kutsakorren epidemiologia eta prebentzio orokorra.

GAIXOTASUN EZ KUTSAKORRAK

Gaixotasun ez-kutsakorren epidemiologia orokorra eta prebentzioa.

OSASUNAREN SUSTAPENA

Osasunaren sustapena bizitzako garai ezberdinetan.

OSASUN HEZKUNTZA

Garrantzia, helburuak, programak, eragileak eta metodoak. Nutrizio-hezkuntz programen garapena.

BIZI OHITURAK ETA OSASUNA

Nutrizioa. Ariketa fisikoa. Drogak, tabakoa eta alkohola. Istripuak. Biolentzia.

DEMOGRAFIA

Demografia estatikoa eta dinamikoa.



MetodologiaToggle Navigation

Irakaskuntza-metodologia ezberdinak erabiltzen dira irakaskuntza motaren arabera. Guztietan ikaslearen partehartze autonomoa sustatu nahi da, baliabide informatiko eta bibliografikoak bitartez irakasgairen alderdi garrantzitsuenen barneraketan lagunduz.



1.Klase teorikoetan (magistralak) irakasgaiaren eduki teorikoak ulertzeko informazioa egituratua emango da. Ikasleen partehartzea sustatuko da eukiaren inguruko eztabaiden bitartez. Metodologia honen bitartez ezagutza berrien integrazioa, ulermena eta bereganatzea lortu nahi da.



2.Seminarioan ikasleak taldeka jardungo dira irakaslearen zuzendaritzapean. Nutrizioarekin lotuta dagoen gure inguruneko osasun arazo garrantzitsuaren inguruko seminarioa burutuko da. Ondoren taldeka ikasleek hainbat galdera landu behar dituzte. Modu honetan ikasleen artean ikasketa aktiboa, taldeko lana, kolaborazioa eta elkarrizketa sustatzen da.



3.Ordenagailu praktiketan taldeko lanak egiteko baliatuko dira. Osasunaren sustapena, Osasun Publikoko txostenak eta informazio epidemiologikoa landuz. Informazio bilaketa eta ahozko aurkezpenak egiteko programak erabiliko dira.



4.Klaseko praktiketan, ariketak eta kasu praktikoak egingo dira, modu indibidualean eta taldeka, Osasun Publikoaren ezagutza teoriko praktikoan sakontzeko. Galderak egitea eta eztabaida sustatuko da. Halaber, ahozko aurkezpenak egiteko baliatuko dira klaseko praktikak. Horrela, ikasleek ohozko komunikazioa, taldeko lana eta laburtzeko ahalmena landuz.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 20
    • Test motatako proba (%): 45
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 25
    • Otros (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio metodoa mistoa izango da. Ebaluaketa sistemaren ezaugarriak hauek izango dira:

- Informazio bilaketa, ariketak, partehartzea, jarrera eta asistentzia: %5

- Mintegietan partehartzea: %5

- Taldeko lanak: %25

- Azterketa teoriko-praktikoa 65%



* Atal eta konpetentzia teoriko-praktiko guztiak gainditu beharko dira irakasgaia gainditzeko

* Ariketa eta jarduera guztiak entregatu beharko dira azterketara aurkeztu ahal izateko.



Deialdiari uko egitean, "Ez Aurkeztu" gisa kalifikatuko da; horretarako nahikoa izango da azterketara ez aurkeztea. Horretarako, ukoaren dokumentua idatziz aurkeztu beharko dio irakasleari, indarrean dagoen araudiak ezarritako epean.



Ebaluaketa finalaren kasuan (ebaluaketa jarraiari uko egitea): irakasgaia gainditzeko, beharrezkoa izango da atal teorikoa eta praktikoa ere gainditzea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio metodoa mistoa izango da. Ebaluaketa sistemaren ezaugarriak hauek izango dira:

- Informazio bilaketa, ariketak, partehartzea, jarrera eta asistentzia: %5

- Mintegietan partehartzea: %5

- Taldeko lanak: %25

- Azterketa teoriko-praktikoa 65%



* Atal eta konpetentzia teoriko-praktiko guztiak gainditu beharko dira irakasgaia gainditzeko

* Ariketa eta jarduera guztiak entregatu beharko dira azterketara aurkeztu ahal izateko.



Deialdiari uko egitean, "Ez Aurkeztu" gisa kalifikatuko da; horretarako nahikoa izango da azterketara ez aurkeztea. Horretarako, ukoaren dokumentua idatziz aurkeztu beharko dio irakasleari, indarrean dagoen araudiak ezarritako epean.



Ebaluaketa finalaren kasuan (ebaluaketa jarraiari uko egitea): irakasgaia gainditzeko, beharrezkoa izango da atal teorikoa eta praktikoa ere gainditzea.





Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Egelan dagoen materiala (besterik zehaztu ezean).
Klasean azaldutako materiala: diapositibak, bideoak, artikuluak, etab.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Piédrola Gil. Medicina Preventiva y Salud Pública. 12ª ed. Barcelona: Elsevier Masson, 2015.

- Serra Majem LL, Aranceta Bartrina J. Nutrición y Salud Pública. Métodos, bases científicas y aplicaciones. 2ª ed. Barcelona: Masson, 2006.

. Nutricion en Salud Publica. Instituto de Salud Carlos III, 2007.

Web helbideak

http://www.who.int/nutrition/es/
http://www.eupha.org/
http://www.sespas.es/
https://www.apha.org/
http://www.nutritionsociety.org/yournutrition
http://www.hsph.harvard.edu/nutritionsource/
http://www.wphna.org/
http://www.jhsph.edu/research/centers-and-institutes/center-for-human-nutrition/
Euskadiko Osasun Publikoko txostena: http://www.osasun.ejgv.euskadi.net eta www.osakidetza.euskadi.eus

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ABASOLO OSINAGA, EIDER
  • KAJARABILLE GARCIA, NAROA
  • RADA FERNANDEZ DE JAUREGUI, DIEGO

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-21

11:00-12:00 (1)

11:00-12:00 (2)

21-35

11:00-12:00 (3)

22-28

11:00-12:00 (4)

24-24

11:00-12:00 (5)

29-35

11:00-12:00 (6)

34-34

11:00-12:00 (7)

35-35

12:00-13:00 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.11 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.11 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 2.11 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 2.11 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 2.11 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • Gela 2.11 - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
  • Gela 2.11 - FARMAZIA FAKULTATEA (7)
  • Gela 2.11 - FARMAZIA FAKULTATEA (8)

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
30-30

15:00-18:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.1 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-23

11:00-12:00 (1)

25-34

11:00-12:00 (2)

34-34

09:00-10:00 (3)

35-35

11:00-12:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.11 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.11 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 2.11 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 2.11 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
28-28

15:00-19:00 (1)

15:00-19:00 (2)

29-29

15:00-18:30 (3)

15:00-18:30 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-21

10:00-11:00 (1)

10:00-11:00 (2)

21-35

10:00-11:00 (3)

22-34

10:00-11:00 (4)

24-24

10:00-11:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
34-34

15:00-18:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-23

10:00-11:00 (1)

25-35

10:00-11:00 (2)

34-34

09:00-10:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
25-25

15:00-19:00 (1)

15:00-18:30 (2)

27-27

15:00-18:30 (3)

10:00-14:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)