XSLaren edukia

Irakasleak

GUSTAVO AMORES OLAZAGUIRRE

Ezagutza arloa
Biokimika eta Biologia Molekularra
Saila
Biokimika eta Biologia Molekularra
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
gustavo.amores@ehu.eus

Zientzietan Doktore. Biologia Zientzietan Lizentziadun (espezialitatea: Oinarrizko Biologia). Doktore-tesia Nafarroako Unibertsitateko Zientzia-Fakultateko Kimika eta Edafologia Sailean egin zuen, basoen kutsadura- eta nutrizio-egoeraren inguruko lan batekin. Batez ere hosto- eta lur-laginak analizatu ziren lan horretan. 2005ean EHUko Farmazia Fakultateko Biokimika eta Biologia Molekular Sailean hasi zen lanean irakasle gisa. Gaur egun, irakasle atxikia da, eta Biokimika eta Teknologia Entzimatikoa irakasten ditu, besteak beste. 2008an Lactiker-eko partaide bilakatu zen, EHUko ikerketa-talde finkatu eta jakintza-alor anitzekoa. Talde honen baitan zenbait ikerketa-lerrotan parte hartu du, besteak beste: ardi-esnearen eta gaztaren kalitatea eta trazabilitatea (eta honen ondorioz mendiko artzantzaren jasangarritasunari egindako ekarpena); ardien elikadurarako tokiko nekazaritza-azpiproduktuen erabilera aztertzea, esnearen eta gaztaren kalitatearen hobekuntzari dagokionean; gatzagien karakterizazioa; esnekiak hartzeak gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskuan duen eragina aztertzea.