Información - RRE: JEPE - ERREKA

ERREKA

Jarduera-sektoreak: Bioteknologia, mugikortasuna, energia, garraioa, autonomia, eraikuntza, automozioa, aeronautika, osasuna, sarbideen kontrola.

Deskribapen

Dibertsifikazioaren aldeko apustua egiten dugu. ERREKA 4 negoziok osatzen dute, elkarren artean guztiz ezberdinak eta independenteak direnak. ERREKA osatzen duten negozioak hauek dira:

Connected Acces: Sarbideen kontrol adimenduna eta digitala egiteko sistema automatizatuak.

Link: https://access.erreka.com/

Plastics: Plastiko pertsonalizatuaren injekzio bidezko moldekatzearen erreferente globala.

Link: https://plastics.erreka.com/

Smart Fastening: Lotura kritikoen mundurako produktuak eta zerbitzu-ingeniaritza.

Link: http://www.errekafasteningsolutions.com/es/

Medical:  Osagaien contract manufacturing polimeroan, gailu medikoetarako eta in vitro test diagnostikorako.

Link: https://medical.erreka.com/

 

ERREKA egoitza nagusia Antzuolan duen kooperatiba da, Bergara, Mexiko, Txekiar Errepublika eta Txinan lantegi produktiboak dituena. MONDRAGON Taldearen barnean dago, izaera industrial eta nazioartekoa duena, 50 herrialde baino gehiagotan saltzen duelarik.

Nazioartean hainbat sektoretan erreferente gara, eta ondorengo sektore hauentzat soluzio aurreratuak eskaintzen ditugu: automozioa, osasuna, sarbideen kudeaketa, mugikortasuna, energia berriztagarriak, azpiegitura kritikoak, meatzaritza eta aeronautika, besteak beste.

70 milioi euro baino gehiago fakturatzen ditugu eta 3.000 bezero dauzkagu, horien artean Acciona, Valeo, Carrefour, Siemens, Enagas, Osakidetza, Cortizo, Santander, General Electric, etab. izanik.

Etengabeko berrikuntzaren eta dibertsifikazio-prozesuaren aldeko apustua egitearen eraginez, kooperatibaren proiektuen garapena bizkortzen ari da, eraikinen barruan pertsonen mugikortasuna kudeatzeko eta errazteko, hala nola ospitaleak eta etxebizitzak. Esku artean ditugu IoT edo AIrekin lotutako proiektuak.

Ikuspegi amankomuna duen 500 pertsona inguruz osaturiko lan-taldea gara, erronkei aurre egiteko, esperientzia berriak bizitzeko eta munduko edozein lekutan proiektu berritzaileak garatzeko gogoz.

Asmatzeko, berritzeko, arriskatzeko, ikertzeko eta amets egiteko gai direnak. Egun bakoitza desberdina da eta proiektu bakoitza, erronka berri bat.