XSLaren edukia

Didaktika Orokorra

Ikastegia
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua (Euskera)
Ikasturtea
2018/19
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1624
Gelako p.4466

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Gaitasunak:



A) Taldean lan egiten jakitea, hezkuntza-artapenean zein ikasketa-segiden plangintzan, 0-3 eta 3-6 urteko haurren berezitasunak identifikatuta

B) Eskola-inguruneko egonkortasunaren eta erregulartasunaren garrantzia aintzat hartzea, ikasleek modu harmonikoan eta integralean aurrera egiteko

C) Haur Eskola hezkuntza-sistemaren testuinguruan kokatzea, eta saiakuntza eta jarduera berritzaileak ezagutzea

D) Haur-eskolak eta beren antolaketa arautzen dituen legedia ezagutzea

E) 0-6 urteko aldiari dagozkion ikasgela barruko nahiz kanpoko hezkuntza-prozesuak aztertzea eta ulertzea

F) Ikasgelako elkarrekintza- eta komunikazio-prozesuak ezagutzea



Ikastearen emaitzak:



* Haur Hezkuntzako eguneroko bizitza gidatu behar dituzten printzipioak zerrendatzea eta laburki azaltzea, ziklo bakoitza kontuan izanda

* Etapa honetan zaintzen, jolasaren eta jarduera autonomoaren garrantzia azaltzea

* Haur Hezkuntzaren gelarako espazioak eta baliabideak, denborak eta berauetan garatzeko jarduera motak, ikasleen eta hezkuntza-taldearen taldekatzeak, gelarako arauak edota ohiturak zehaztea, ziklo bakoitzaren berezitasunak errespetatuz

* Fokatze zientifiko bakoitzaren arabera irakaskuntza planifikazioaren faseak eta oinarrizko elementuak zerrendatzea

* Haur Hezkuntzako hezkuntza-arretarako, oro har, eta irakaste-ikaste prozesu espezifikoetarako proposamen integratuak idaztea, banaka zein lan-taldeka era kooperatiboan, beti aldez aurretiko diagnostikoan oinarriturik eta irakasgaian lantzen diren terminoak, baliabideak eta teknikak erabiliz. Proposamen horiek:



· Irakaskuntza hobeto prestatzeko eta ebaluatzeko, eta beste profesionalekin komunikatzeko balioko dute

· Curriculum ofiziala kontuan izango dute

· Neska-mutilen garapen integratua eta orekatua lortzen saiatuko dira

· Aldi bakoitzeko (0-3, 3-6) era guztietako berezitasunak kontuan hartuko dituzte

· Adin hauetan oso garrantzitsuak diren iraunkortasuna eta erregulartasuna bermatuko dituzte

· Adin hauetan berezkoak diren elkarrekintza-, hainbat lengoaiazko komunikazio- eta sortze-prozesuak errespetatuko dituzte

· Esperientzia eta praktika berritzaileak zuhurtziaz aplikatuko dituzte

· Gela barruko zein kanpoko hezitzaileen talde-lana kontuan izango dute; bai eta gainerako hezkuntza- eta gizarte-eragileekikoa ere

· Aukeratutako proposamen motaren formatu-elementuak mantenduko dituzte eta

· Haien elementuen arteko koherentzia eta diseinatuak izan direneko egoerarekikoa ere mantenduko dituzte



* Agindutako orientabideei jarraituz banakako zein taldeko lanak burutzea

* Talde-lanean parte hartzea, aurreikusitako helburuak eta proposaturiko zereginak erraztuz

* Haur Hezkuntzako giroan iraunkortasuna eta erregulartasuna bermatzeko arrazoiak zerrendatzea

* Haur Hezkuntzako iraunkortasuna eta erregulartasuna nola bermatuko diren deskribatzea: kontsideratzeko aldagaiak eta egoerak, aldaketak burutzeko printzipioak

* Haur Hezkuntzaren Hezkuntza Sistema barruko egoera irudikatzea; bai eta etapa horren ezaugarririk nagusienak eta lege-xedapenik garrantzitsuenak zerrendatzea ere

* Haur Hezkuntzako praktikan burutzen diren esperientzia- eta praktika- berritzailerik nagusienak zerrendatzea eta horien ekarpenik garrantzitsuenak azaltzea

* Ikasitako berrikuntzari buruzko teoria eta norberaren irizpideak kontuan harturik, esperientzia berritzaile bakoitzaren alde positiboak, hobe daitezkeenak eta gure inguruan aplikazio-bideragarritasuna adieraztea

* Haur Hezkuntzazko hainbat testu argitasunez laburtzea eta balioztatzea

* Haur Hezkuntza arautzen duen oinarrizko legedia aise erabiltzea: lege organikoak, dekretuak, aginduak

* Edozein hezkuntza-egoeraren edo eta hezkuntza-prozesuren aldagai eta erlazio garrantzitsuenak, argitasunez adieraztea eta 0-6 aldia analizatzeko eta ulertzeko horien egokitasuna edo egokitasun eza justifikatzea

* Irakasgaian landutako hitzak, baliabideak eta teknikak egokiro erabiltzea, bereziki hezkuntza prozesuen aztertze eta ulertzearekin erlazionatuta daudenak

* Gelako interakzio- eta komunikazio-prozesurik nagusienak zerrendatzea



Konpetentzia guztien zeharkako ikaste-emaitzak:



* Irakasgaian landutako hitzak, baliabideak eta teknikak egokiro erabiltzea, komunikatzean, planifikatzean eta lege-xedapenak bilatzean eta ulertzean

* Irakaskuntzari buruz norberaren kontzeptua definitzea, azaltzea eta justifikatzea. Bai definizioa, bai azalpena eta baita justifikazioa ere errez ulertuko dira eta graduaren lehen mailako irakasgai multzoan oinarrituta egongo dira

* Izaera sortzailea (jariakortasuna, malgutasuna, originaltasuna) eta berritzailea (hausnartzailea, aldaketarako prest eta gai izatea, kolaboratzailea, nekaezina) erakustea, ekintzak diseinatzean eta balizko hezkuntza-arazoetarako konponbideak bilatzean



Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. GAIA- Didaktikaren oinarriak. Didaktikaren kontzeptua eta ikergaia. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua

2. GAIA- Irakaskuntzaren eta curriculumaren teoriak. Curriculuma, oinarrizko kontzeptuak. Curriculumaren politika: curriculum ofiziala. Curriculumaren oinarriak eta zehazte mailak

3. GAIA- Curriculumaren diseinua eta garapena. Plangintza, prozesu gisa eta emaitza gisa. Curriculumaren diseinuari eta garapenari buruzko ikuspegiak

4. GAIA- Diseinuaren osagaiak: Curriculumaren helburuak, gaitasunak eta edukiak. Didaktikako metodologia eta irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak. Antolakuntzako aldagaiak: espazioa, denbora eta taldekatzeak. Bitarteko didaktikoak: materialak eta baliabideak

5. GAIA- Ebaluazioa: kontzeptua eta helburua. Ebaluatzeko prozedurak eta tresnak

6. GAIA- Hezkuntza-berrikuntza. Hezkuntza-berrikuntza eta -aldaketa. Irakaslearen eginkizuna berrikuntzan

MetodologiaToggle Navigation

Metodologia anitza izango da eta batuko ditu:



• Hainbat taldekatze: talde handia, talde txikia/lan taldea, eta banakako jarduera

• Hainbat eszenategi: gela, tutoretzak eta beste batzuk

• Hainbat jarduera mota: aurrez aurrekoak eta ez presentzialak



Jarduera motak, beste batzuren artean, hurrengo hauek izango dira:



•Irakasleak egingo dituen gaien sarrerak eta azalpenak, saio magistral eta partizipatiboak erabiliz

•Irakasleak zuzenduko dituen taldeko eta banakako lanak:

-Irakurketak, solasaldiak, hausnarketa kritikoak

-Lan idatziak

-Ahozko aurkezpenak

•Hainbat eratako aplikazio jarduerak eta lanak, eta zenbait metodologiaren erabilpena



Burutzeko eta emateko lanak hurrengoak izango dira:



•Gai zehatzei buruzko banakako edo eta taldeko lan laburrak

•Unitate didaktiko baten planifikazioa. Lan taldeka, emandako egoera baterako eta emandako irizpide batzuei jarraituz

•Moduluko Diziplinarteko Lana (DAL). Problemetan Oinarrituriko Ikastea(ABP/POI) metodologia erabiliz eta lan taldeka garatuta



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ikasleriak funtsean bere kalifikazioa ohiko etengabeko ebaluazio sistemaren bitartez lortzen du.

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idazki bat aurkeztu beharko dio (irakasleari eskatu) irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, dozentzia hasi eta bederatzi asteko epea izango du.



Etengabeko ebaluazioa:

Azken kalifikazioa lauhilabeteko osoan zehar ikasleak burututako froga guztien balorapenaren menpe egongo da eta irakasgaia gainditzeko derrigorrezkoa da atal guztiak gaindituak izatea.

Saio magistral, gelako praktika eta abarretan jarrera egokia izatea derrigorrezko baldintza da ebaluatua izateko.



Azken ebaluazioa:

Azken kalifikazioa azterketa garaian gauzatuko den froga baten bitartez lortzen da.

Irakasgaia gainditzeko derrigorrezkoa da atal guztiak gaindituak izatea.

- Froga idatzia %64

- Test-a %10

- Programazio didaktikoko txostena %10

- Dozentzia garaian gauzatu den Diziplinarteko Lana %16ko pisua du. DAL-a suspendituta edo

eginda ez balego, ikasleak azterketa garaiko frogan egin beharko luke.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasturtearen garapenean zehar, irakasagaian lan egiteko beharrezkoak izango diren baliabideen zerrenda ezagutaraziko zaie ikasleei. Matrikulatutako ikasleak, E-gela plataforman irakasgaiari dagokion kurtsoan, aukera izango du baliabide horietara heltzeko.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

237/2015 Dekretua, abenduaren 22koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezertzekoa (EHAA, 2016-01-15)



Bermejo, Blas; & Ballesteros, Cristóbal. (2014). Manual de didáctica general para maestros de Educación Infantil y de Primaria. Madrid: Ediciones Pirámide.



Cantón, Isabel; & Pino, Margarita. (coord.). (2011). Diseño y desarrollo del currículum. Madrid: Alianza.



Carbonell, Jaume. (2001). La aventura de innovar. Madrid: Morata.



Casanova, María Antonia. (2006). Diseño curricular e Innovación educativa. Madrid: La Muralla.



De La Herrán, Agustín; & Paredes, Joaquín. (2008). Didáctica General. La práctica de la enseñanza en Educación Infantil, Primaria y Secundaria. Madrid: McGraw Hill/Interamericana España, S.A.U.



Escamilla, Amparo. (2008). Las competencias básicas: claves y propuestas para su desarrollo en los centros. Barcelona: Graó.



Etxague, Xabier. (koord.) et al. (2004). Didaktika Orokorra. Donostia: Erein.



Hargreaves, Andy. (2003). Enseñar en la sociedad del conocimiento. Barcelona: Octaedro.



Perrenoud, Philippe. (2012). Cuando la escuela pretende preparar para la vida: ¿desarrollar competencias o enseñar otros saberes? Barcelona: Graó.



Sánchez Huete, Juan Carlos. (2009). Compendio de Didáctica General. Barcelona: CCS.



Santos Guerra, Miguel Ángel. (1993). La evaluación: un proceso de diálogo, comprensión y mejora. Málaga: Aljibe.



Subirats, Marina; & Brullet, Cristina. (1988). Rosa y Azul. La trasmisión de los géneros en la escuela mixta. Madrid: Instituto de la Mujer.



Zabalza, Miguel Ángel. (1996). [itzultzaileak, UZEI; koordinatzailea, Luis María Elizalde]. Kurrikuluaren diseinu eta garapena. Leioa: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU).

Gehiago sakontzeko bibliografia

Bolívar, Antonio; & Domingo, Jesús. (eds.). (2007). Prácticas eficaces de enseñanza. Madrid: PPC, Editorial y Distribuidora, S. A.

Burbacher, Jhon. W.; Case, Charles. W.; & Reagan, Timothy. G. (2000). Cómo ser un docente reflexivo. La construcción de una cultura de la indagación en las escuelas. Barcelona: Gedisa.

Dahlberg, Gunila; Moss, Peter; & Pence, Alan. (2005). Más allá de la calidad en educación infantil. Barcelona: Graó.

David, Myriam; & Appell, Geneviève. (2010). Lóczy, una insólita atención personal. Barcelona: Octaedro

Gimeno, José. (1988). El currículo: una reflexión sobre la práctica. Madrid: Morata.

Gimeno, José; & Pérez, Ángel. (1992). Comprender y transformar la enseñanza. Madrid. Morata.

Requena, María Dolores; & Sainz De Vicuña, Paloma. (2010). Didáctica de la Educación Infantil. Madrid: Editex.

Rodríguez, Gregorio; Gil, Javier; & García, Eduardo. (1996). Metodología de la investigación cualitativa. Barcelona: Aljibe.

Tardos, Anna. (2014). El adulto y el juego del niño. Barcelona: Octaedro.

Zabalza, Miguel Ángel. (2004). Diarios de clase. Un instrumento de investigación y desarrollo profesional. Madrid: Ed.Narcea.

Aldizkariak

Hik hasi. Lasarte-Oria: Xangorin. [Aldizkari elektronikoa] http://www.hikhasi.com/

Infancia. Educar de 0 a 6 años.Aula de Infantil. Graó Educación. Barcelona. [Aldizkari elektronikoa] http://aulainfantil.grao.com/

Aula de Innovación Educativa. Graó Educación. Barcelona. [Aldizkari elektronikoa] http://aula.grao.com/

Cuadernos de Pedagogía. Editorial Fontalba. Barcelona. [Aldizkari elektronikoa] http://www.cuadernosdepedagogia.com/Content/Inicio.aspx

Educar. Universitat Autónoma de Barcelona. Barcelona. [Aldizkari elektronikoa] http://educar.uab.cat/

Revista de la Asociación de Maestros Rosa Sensat. [Aldizkari elektronikoa] http://www2.rosasensat.org/revistes/in-fan-cia

Jakingarriak: Hezkuntza Aldizkaria. [Aldizkari elektronikoa]. http://www.jakingarriak.com/

Qurriculum. Teoría, Investigación y Práctica Educativa. Universidad de La Laguna. [Aldizkari elektronikoa]. http://qurriculum.webs.ull.es/

Reladei. Revista Latinoamericana de Educación Infantil. [Aldizkari elektronikoa]. http://redaberta.usc.es/reladei/index.php/reladei

Relieve. Revista electrónica de Investigación y Evaluación Educativa. [Aldizkari elektronikoa]. http://www.uv.es/RELIEVE/

Revista de Educación. MEC. Madrid. [Aldizkari elektronikoa] http://www.mecd.gob.es/revista-de-educacion

Revista electrónica interuniversitaria de formación del profesorado. [Aldizkari elektronikoa] http://www.aufop.com/aufop/home

Revista Española de Pedagogía. (CSIC) Madrid. [Aldizkari elektronikoa] http://revistadepedagogia.org/

Tantak: Euskal Herriko Unibertsitateko Aldizkaria. UPV/EHUko Publicaciones periódicas. [Aldizkari elektronikoa] http://www.ehu.es/ojs/index.php/Tantak/index

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • PASTOR ANDRES, DAVID
  • ROMERO ANDONEGUI, AINARA
  • TEJADA GARITANO, ENEKO

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

08:30-10:30

11:00-13:00

20-20

08:30-10:30

11:00-13:00

25-25

08:30-10:30

11:00-13:00

30-30

08:30-10:30

11:00-13:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0S08G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 0S08G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 0S08G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 0S08G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-19

11:30-13:30

08:30-10:30

21-24

11:30-13:30

08:30-10:30

26-29

11:30-13:30

08:30-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0S08G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 0S08G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 0S08G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 0S08G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 0S08G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 0S08G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

08:30-10:30

11:00-13:00

20-20

08:30-10:30

11:00-13:00

25-25

08:30-10:30

11:00-13:00

30-30

08:30-10:30

11:00-13:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 2S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 2S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 2S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-19

08:30-10:30

11:00-13:00

21-24

08:30-10:30

11:00-13:00

26-29

08:30-10:30

11:00-13:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S20G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 1S20G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 1S20G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 1S20G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 1S20G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 1S20G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-19

11:00-13:00

08:30-10:30

21-24

11:00-13:00

08:30-10:30

26-29

11:00-13:00

08:30-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S21G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 1S21G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 1S21G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 1S21G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 1S21G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 1S21G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA

31 Gelako p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-19

12:00-14:00

08:30-10:30

21-24

12:00-14:00

08:30-10:30

26-29

12:00-14:00

08:30-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S23G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 1S23G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 1S23G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 1S23G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 1S23G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 1S23G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA