Eduki publikatzailea

Tailerra

Sormen Ola. Amancay Gaztañana. "Aktore garaikide baten bidezidorrak"

Noiz eta non

2023/12/02

Irudia

Deskribapena

Loraldia festibalaren barruan Sormen OLA gazteentzako kultur trasmisio tailerrak egiteko aurkera izango dute EHUko ikasleek. Parte-hartze doakoa da eta aukera dago ikastaro bakarra egiteko edo bostak.

Bost tailer hauek osatzen dute zikloa: "Aktore garaikide baten bidezidorrak" (23/12/02), "Emoziotik kantura" (24/01/27), "Ideiatik narraziora. Burutik eskura doan bidera" (24/02/17), "Kamera aurrean eta atzean" (24/03/09) eta "Umorearen aurrean zutunik" (24/04/20)

"Aktore garaikide baten bidezidorrak" (Amankay Gaztañagak zuzenduta)

Ze ezberdintasun dago aktore interprete eta aktore sortzaile baten artean? Bada bidea

egiteko lan esparru honetan? Ze zailtasunekin topatuko gara? Nola egin aurre hauei?

Zer duzu zuk kontatzeko? Nola kontatu dezakezu?

Ikastaroa bi zatitan banatuko da.

Lehenengo zatian Amancay Gaztañagak ibilbide artistikoari eutsiko dio. Non hasi nintzen eta zergatik eta gaur egun non nagoen eta zergatik.

Bigarren zatian aktore sortzaile baten sormen prozesua landuko dugu. Pieza motz bat

eraikiko dugu bakoitzak kontatzeko duen horri buruz hitz eginez.

16 eta 29 urte bitarteko gazteentzako Bizkaia Aretoan-UPV/EHU) garatuko da 9:30etatik 15:00etara. Parte hartzeko ez da esperientzia berezirik behar.

Doan UPV/EHUko ikasleentzat.

UPV/EHUko ikasleen izen ematea: posta elektroniko bat idatzi ehukultura-bizkaia.info@ehu.eus helbideari.