Arrakasta Informatika Fakultatean antolatutako XARE jardunaldian
Lehenengo argitaratze data: 2019/12/18
Euskarazko kultura digitala sustatu eta ezagutaraztea da XARE proiektuaren helburu nagusia. Atzo, zazpi zentrotako (Easo Politeknikoa LHI, Nazaret Zentroa, IES Zubiri-Manteo eta Zubiri-Mateo Zikloa, Elizaran ikastetxea, Ekintza ikastola eta Antigua-Luberri BHI) batxilergoko lehenengo mailako 487 ikaslek bisitatu zuten Informatika Fakultatea. Zortzi lan praktiko eskaini zitzaizkien laborategi desberdinetan:
- Musika sortu, nahastu eta zabaltzeko aplikazioak.
- Bideomappinga: errealitatea areagotu objektuen proiekzioak geometriara doituz.
- AppInventor: Android mugikorretarako aplikazioak sortzeko zerbitzua.
- Errealitate birtualera hurbildu.
- Harremanak 3.0: emaidazu ‘like’ bat.
- Arduino: elektronika interaktiboaren munduan hasteko.
- 3D inprimagailuak: objektuak diseinatu eta modelatu.
- Raspberry Pi: plaka-ordenagailu txiki eta merkeak.
Gainera, fakultateko irakasle eta ikertzaile den Olatz Arbelaitzek "e-makumeak: ezinbestekoak teknologia bidezkoa izan dadin" hitzaldia eman zuen.
Informazio gehiago: DV, Hirutxulo, Hamaika Tb