Unibertsitatea enpresa

UPV/EHU-k eta Informatika Fakultateak hainbat lan-modulo dituzte enpresa-munduarekin erlazionatzeko. Gure inguruko enpresa askok parte hartzen dute erlazio hauetan: hasita ezagunagoak diren enpresa eta zentro teknologiko handiagoetatik, eta bukatuz Fakultatetik sortu diren spin-off enpresa gazteetara. Gutxi batzuk aipatzeagatik (eskerrak ere aipatuak izan ez direnei) hor ditugu CAF Signalling, CEIT, Europhelp Consulting, Iberdrola, Ibermática, Indar, Orona, Tecnalia, Vicomtech...

Hurrengo lerroetan azalduko ditugu enpresek Fakultatearekin eta gure ikaslegoarekin erlazionatzeko dituzten erak.

 

Enpresa-gela: EUROHELP

Eurohelp-ekin sinatutako enpresa-gela hitzamenari esker ikasleak bere ibilbide profesionala hasi dezake informatika ingeniaritzako ikasketekin jarraitzen duen bitartean. Ibilbide horretan ikasleak formakuntza espezifikoa jaso, praktikak egin eta gradu amaierako lana burutu ditzake enpresan. Proiektu berritzailetan parte hartu nahi baduzu, Java, Blochchain, ikasketa autonomoko teknikak, etab ikasiz, jar zaitez gurekin harremanetan: rrhh@euro-help.es

 

Praktikak enpresetan

Oraindik Fakultateko ikasleak izanik eta bolondresko-praktikak enpresatan egin nahi dituztenentzat, UPV/EHU-k Praktiges izeneko moduloa du. Bai praktikak eskaini nahi dituzten enpresak eta bai hauetan inskribatu nahi diren ikasleak Praktiges sisteman erregistratu behar dira, eta ondoren identifikatzaile eta pasahitza jasoko dute sistema erabili ahal izateko. UPV/EHU-ren araudia jarraituz, praktika hauek ezin dira 450 ordua gorakoak izan. Ikasleari ez zaizkio 300 ordu baino gehiago amortizatuko. Amortizazio hau 25 ordu -- kredito bat (aukera askekoa) erregela jarraituz burutuko da idazkaritzan. Ondokoa kontutan izan: kurtso akademikoa abuztuaren 31ean amaitzen denez, kurtsoko praktika guztiak data hau baino lehenago bukatu behar dira (eta nahi izanez gero, data horretatik aurrera praktika berri bat sinatu).

 

Gradu amaierako lana enpresan

Informatika Fakultatean gradu amaierako lanak enpresan burutzeko tradizio luzea dugu. Gradu amaierako lan bat eskaini nahi duen enpresa bazara hemen dituzu eman beharreko urratsak.

 

Lan eskaintzak

Fakultatean lizentziatu berriak diren ikaslentzat, Unibertsitateak bi modulo interesgarri eskeintzen ditu. Hauen bidez enpresek beraien lan eskeintzak ager ditzakete ikaslegoari. Bi modulo hauek pentsatutak daude lan-munduan ikasleak bere lehen pausuak eman ditzan. Bi sistema hauek Lanbila eta Enplegu-Guneak dira.

Unibertsitateak Lanbila modulua gestionatzen du, eta Praktiges plataformaren antzeko funtzionamendua du: bai enpresa eta ikaslea erregistratu behar dira sisteman

Bestetik, Enplegu Gunea proiektua UPV/EHUk bultzatua da eta unibertsitateak berak gestionatzen du, Lanbide – Eusko Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan, eta honek eskeintzak isladatuko ditu. Zerbitzuak helburu du lotura sendoa eratzea hezkuntza sistemaren eta lan munduaren artean, hartara aurre egin ahal izateko gizartearen eskariei eta lehiakortasunaren bermatzaile izateko.

Zerbitzu hau lana eskaini eta lan bila dabiltzanentzat da, eta pertsona horiek guztiek eskura izango dituzte norberak kontsultak egiteko tresnak, lana bilatzeko tresnak, eta orientatzaile baten laguntza ere izango dute lana bilatzeko ibilbidearen fase guztietan, eta horretarako dauden tresnak erabiltzen ikasteko prozesuan. Bestalde, enpresei gure bitartez lan eskaintzak argitaratzeko aukera ematen diegu, unibertsitateko ikastegietan horien berri emanez eta tituladunei helaraziz informazio hori, bakoitzari bere ezaugarrietara egokituta.