Informatika Fakultateko graduondokoen eskaintza

 

UPV/EHUko Informatika Fakultatea aitzindaria izan da informatika ingeniaritzako hainbat arlotako ikerkuntzan. Ikastegiko 97 irakasleek (%93 doktoreak) hainbat ikerketa-taldetan jarduten dute lanean.

Hala, Graduko ikasketez gain, hainbat Master ere eskaintzen dira Informatika Fakultatean, Master eta Doktorego Eskolarekin elkarlanean. Batzuek izaera esperimentala dute eta Doktorego Programetara sarbidea eskaintzen dute, besteak berriz, kutsu profesionalagoa dute eta informatikaz gain beste alor batzuk ere ikutzen dituzte.

 

IIM eta KISA Masterrek Informatika Ingeniaritza Doktorego Programarako sarbide zuzena eskaintzen dute. Bestalde, HAP/EMLCT  Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua Doktorego Programarako sarbide dira. Bi doktorego-programak "bikaintasunerako aipamena" dute.