Info_Suscríbete

Zinema

Zinemaren ikusi duguna...

Autismoa zer den erakusten digu 'Otras voces' dokumentalak

Noiz eta non

Noiztik: 2014/04/01 Noiz arte: 2014/03/31, 18:30 - 10:23

Zikloa

ZineMAX

Irudia

Deskribapena

'Otras voces. Una mirada diferente sobre el autismo' dokumentala proiektatuko da apirilak 1ean, arratsaldeko 18:30etan, UPV/EHUk Bilbon duen Paraninfoan.

Dokumentalean, Albertek, Asperger sindromea daukan mutikoak, mundua nola ikusten eta sentitzen duen azaltzen du eta berarekin batera autismoaz ikasten dugu ikusleok. Filmak gurasoen, senideen eta profesionalen bestelako ikuspuntuak ere eskaintzen ditu; era berean, autismoren bizipena daukatenez, guk, ikusle moduan, autismoa benetan zer den uler dezakegu. Ekitaldi honekin , Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak bat egiten du Apirilak 2an mundu osoan ospatuko den autismoaren kanpainarekin.

 
Pelikularen ostean berba egiteko aukera egongo da pertsona hauekin: Antonia Ámez, UPV/EHUko Magistaritzako irakaslearekin, Elena Usobiaga, psikiatra eta psikoanalistarekin, Alberto Lasa, ume eta gaztetxoen psikiatra, Cristina Sarduy, TEAdir Euskadi elkarteko idazkaria eta Ana Goiricelaya,  TEAdir Euskadi -ko presidentea.