XSLaren edukia

Arte Zuzendaritza

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Kazetaritza + Publizitatea eta Harreman Publikoak
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3958.5
Ordenagailuko p.2131.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Ikaskuntzaren emaitzak

1. Objektu bisualetan eraiki dituzten kulturaren urratsak ezagutzea eta baita begirada baten topaketa edo sorrerara (ikuslearena) zuzendutako estrategia ere.

2. Gailu, medio eta publizitate formatu ezberdinetako ikus-entzunezko testu ezberdinei analisi metodoak aplikatzea, ikuspuntu teoriko eta praktiko batetik.

3. Korronte estetiko eta gaur egungo kultura bisualaren tentsio lerro printzipalak ezagutzea, eta baita praktika artistiko ezberdinen arteko harreman intertestualak ere.

4. Arte zuzendaritzari, argazki eta produkzio zuzendaritzari dagozkien teknika eta prozeduraz jabetzea, publizitate proiektuen garapenaren ikuspuntutik.



Gaitasunak

Oinarrizkoak eta orokorrak

G007. Publizitateko eta harreman publikoetako eta, oro har, informazioko edukiak eta prozesuak garatzeko trebetasunak aplikatzea eta teknikak, teknologiak eta baliabideak erabiltzea.

G008. Helburuak identifikatzera eta ekintzak planifikatzera bideratutako estrategiak proiektatzea eta diseinatzea, publizitate-proiektuen eta harreman publikoen garapenaren testuinguruan.

G009. Ingurune eta errutina profesionalen ezagutza eta esperientzia eskuratzea, merkatuak eskatzen dituen publizitatearen eta harreman publikoen esparruko profil profesionalen lanaren errealitatera hurbiltzeko.

OG2. Ikasleek beren ezagutzak beren lanari edo bokazioari modu profesional batean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa-eremuaren barruan argudioak landuz eta defendatuz eta arazoak konponduz frogatu ohi diren gaitasunak izatea.

OG4. Ikasleek informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak helarazi ahal izatea publiko espezializatu zein ez-espezializatu bati.

OG5. Ikasleek ondorengo ikasketei autonomia handiz ekiteko beharrezkoak diren ikaskuntza-trebetasunak garatu izana.



Zeharkakoak

ZG1. Autonomia eta autorregulazioa.



Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

Gai teorikoak



1. ARTE ZUZENDARIAREN FIGURA

1.1. Arte Zuzendaria?

1.2. Arte Zuzendaria Publizitatearen Historian zehar

1. 3. Publizitate agentzia eta Sormenaren Saila gaur egun



2. ARTE ZUZENDARIAREN LANA: ZERBAIT ESATEA

2.1. Zer esan nahi den: sormen-prozesua

2.1.1. Briefing edo brief-aren ondorengo prestaketa

2.1.2. Ideiak eta inspirazioa: ideien sorrera eta onak ala txarrak diren jakitea

2.1.3. Ideia irudikatzea: gauzak beste era batera ikustea, eta lanbideko beste zenbait trikimailu

2.2. Nola esan eta nola egingo den: tresnak

2.2.1. Arte Zuzendariaren tresnak: semiotika eta artearen historia, kultura bisuala, pertzepzioa eta esanahia

2.2.2. Morfologia (puntua, lerroa, forma, argiztapena eta kolorea), konposizioa eta enuntziazioa

2.2.3. Argazkia eta ilustrazioaren erabilera ezberdinak

2.2.4. Tipografia

2.2.5. Bideoa: storyboard

2.2.6. Produkzio eta postprodukzio prozesua: espezialistekin lan egitea eta programa erabilienak

2.3. Non esango den: medioak

2.3.1. Medio ezberdinak: kartelak, prentsa eta aldizkariak, zinema eta telebista, Internet…

2.3.2. Kanpaina integratuak



Gai praktikoak



1. Lehenengo publizitate kanpaina, zeinaren bidez sormen-prozesua landuko den.

2. Bigarren publizitate kanpaina, zeinaren bidez arte zuzendariaren tresnak landuko diren. Forma, argiztapena, kolorea eta konposizioa, batez ere.

3. Hirugarren publizitate kanpaina, zeinaren bidez sormen-prozesua eta arte zuzendariaren tresnak landuko diren. Irudi mugikorra, batez ere.

MetodologiaToggle Navigation

Ikasturtearen diseinua, irakaskuntza-ikaskuntza metodologia abiapuntutzat hartuta egina, bi jardueretan oinarritzen da:

• Eskola teorikoetan parte-hartze aktiboa.

• Ikasitakoa praktikara eramatea, taldeka egingo diren hiru proiektuen bitartez.

Eskolako lehen egunean, ikasleak bikote edo sortze-taldetan bilduko dira, publizitate-erredaktorea alde batetik eta arte zuzendaria bestetik. Lantalde hauek irakasleak proposatutako hiru lanak egingo dituzte lauhileko osoan zehar, horrela haien portfolioa eratuz.

Sortze-taldeak hiru kanpaina egin behar dituzte, bakoitzak bi iragarki ezberdin dituela (gehiago edo gutxiago izan daitezke, briefing-aren arabera): iragarki inprimatu bat irudi finkoa lantzeko, eta telebista edo online iragarki bat irudi mugikorra lantzeko.

Briefing-a jaso ondoren, taldeak lanean jarriko dira hurrengo pausuak jarraituz:

1. Kanpaina pentsatu, ideia sortu eta irudikatu; ideia eta irudikapen ezberdinekin zirriborroak marraztu.

2. Ideia bat aukeratu eta gauzatze ezberdinak probatu.

3. Bi iragarkiak egin: iragarki inprimatua eta telebistako edo Interneteko iragarkia (storyboard).

4. Kanpaina aurkeztu. Aurkezpenak data jakin batzuetan egingo dira (plana ikusi).

Irakasleak gidari lana egingo du, planteaturiko proiektuetan zer pauso eman behar diren adieraziz eta horietako bakoitzaren garapena gainbegiratuz.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Hiru lan entregatu beharko dira lauhileko osoan zehar, eta hirurak taldeko lanak izango dira. Horrez gain, proba teoriko bat ere egingo da, banaka. Ikaslearen azken nota hiru hauen emaitza izango da:

• Portfolioa (notaren %50)

• Hiru publizitate-kanpainen aurkezpenak (notaren % 10)

• Proba teorikoa (notaren % 40)

UPV/EHUko Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiak dioenez, ikasleek uko egin ahal izango diote ebaluazio jarraituari eta azken ebaluazioa aukeratu, ebaluazio jarraituan parte hartu zein ez hartu. Ukoa, beti ere, idatziz eta ikastaroaren bederatzigarren astea baino lehenago egin behar da. Kasu honetan, ikasleak azken froga bat egiteko aukera izango du, ikasgaiaren %100 ebaluatuko duen banakako azterketa teoriko eta praktiko bat, hain zuzen, Zentroak jarritako data eta orduan egin behar dena.

Ikasleak uko egin ahal dio ebaluazioaren ohiko deialdiari. Horretarako, eskaera idatziz helarazi behar dio irakasleari lauhilekoa amaitu baino hilabete bat lehenago. Kasu horretan, nota Ez Aurkeztua izango da. Azken probaren bitarteko ohiko ebaluazioaren kasuan, ebaluazio deialdiari uko egiteko nahikoa izango da azterketara ez aurkeztea. Kasu horretan ere, nota Ez Aurkeztua izango da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ordenagailua.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

MAHON, Nik, Dirección de arte. Publicidad, Barcelona, Gustavo Gili, 2010.



OEJO MONTANO, Eduardo, Dirección de arte. La cara oculta de la imagen publicitaria, Madrid, Eresma & Celeste, 2008.

Gehiago sakontzeko bibliografia

ARRROYO, Isidoro, La profesión de crear: creatividad e investigación publicitarias, Madrid, Laberinto, 2006.

BARRY, Pete, The Advertising Concept Book: A Complete Guide to Creative Ideas, Strategies and Campaigns, Thames & Hudson, 2008.

BURTENSHAW, Ken; Mahon, Nik; Barfoot, Caroline, Principios de publicidad. El proceso creativo: agencias, campañas, medios, ideas y dirección de arte, Barcelona, Gustavo Gili, 2007.

CAMERON, Julia, El camino del artista: un curso de decubrimiento y rescate de tu propia creatividad, Santillana, 2011 (1ª ed. 2002).

CATMULL, Ed, Creatividad S.A.: Cómo llevar la inspiración hasta el infinito y más allá, Conecta, 2014.

DONDIS A. Donis, La sintaxis de la imagen. Introducción al alfabeto visual, Gustavo Gili, 2017.

EGUIZÁBAL, Raúl, Fotografía publicitaria, Madrid, Cátedra, 2001.

HELLER, Eva, Psicología del color. Cómo actúan los colores sobre los sentimientos y la razón, Gustavo Gili, 2004.

HERRIOTT, Luke y SEDDON, Tony, Dirección de arte: proyectos impresos, Gustavo Gili, 2010.

LUICIE-SMITH, Edward, Artes visuales en el siglo XX, Colonia, Köneman, 2000.

LUPTON, Ellen, Intuición, acción, creacón. Graphic Design Thinking, Gustavo Gili, 2012.

PRICKEN, Mario, Publicidad creativa. Ideas y técnicas de las mejores campañas publicitarias, Barcelona, Gustavo Gili, 2009 (2. ed.).

Aldizkariak

Campaign
Creative Review
one. a magazine

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • JIMENEZ IGLESIAS, ESTEFANIA
  • MARTINEZ MARTINEZ, JOSU
  • NERECAN UMARAN, AMAIA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

15:00-17:00

15:00-17:00

2-15

15:30-16:30

15:30-17:00

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

16:30-19:30

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

16:30-19:30

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

13:00-15:00

13:00-15:00

2-15

13:00-15:30

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

13:30-15:00

Irakasleak