Eduki publikatzailea

Sexu eta ugalketa eskubideak, eskubideen gizatiarrenak

Erakusketa Medikuntza eta Erizaintza Fakltateko bibliotekan, Donostiako Atalan

Lehenengo argitaratze data: 2018/11/20

Sexu eta Ugalketa Eskubideak (SUE) nazioarteko lege eta agirietan aitortuta dauden oinarrizko giza eskubide jakin batzuk dira. Horren arabera, persona orok bere sexualitatearen inguruan erabakiak libreki hartzeko eskubidea du, eta baita seme-alabak eduki nahi dituen ala ez eta haiek norekin, noiz eta nola eduki nahi dituen erabakitzeko eskubidea ere.

Azaroaren 25ean Genero Indarkeriaren Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta medicusmundi gipuzkoak gai honi heltzen dio, azaroaren 19tik urtarrilaren 7ra ikusi ahal izango den erakusketan, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean, Donostiako Atalan, sailaren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Batzordeak antolatuta.