Info_asesoramiento

Aholkularitza

KONTSULTA OROKORRAK:
UPV/EHUko Ikasle Kontseilutik, egiten dizkiguzuen zalantza eta galdera guztiei erantzuten diegu, aurrez aurre gure egoitzan, telefono bidez  (94 601 14 48) edo gure posta elektronikoaren bitartez. Laster, gure iradokizun-postontzia ere erabili ahal izango duzu.

KEXAK HARTZEA:
UPV/EHUn gauden aldian, arazoak sortzen dira irakasleekin, irakaskuntzarekin, ebaluazioarekin edo UPV/EHUko zerbitzu ezberdinekin. Zer egin ez badakizu, guri galdetu ahal diguzu, eta lagundu egingo dizugu. Horrez gain, zure gelari eragiten dioten gaiak badira (irakasleak ez etortzea, ebaluazio-sistema aldatzea...), kexa jarri ahal izango duzu, eta guk anonimotasuna bermatuko dizugu, gure kexa-protokoloaren bitartez.

BEKAK:
Beka bat eskatzeko asmoa badaukazu, kontsulta egin ahal diguzu, eta dauzkazun aukera ezberdinei buruzko informazioa ematen saiatuko gara. Gainera, batzuetan arazoak sortzen dira eta eskaerak baztertu egiten dira, edo ordaintzeko denbora luzea behar izaten dute. Zure kasua hori bada, jarri harremanetan gurekin.

 

Itzuli