programa_audit

AUDIT programa: Diseinu eta inplementazioa

Aurkezpena

UNIBASQek 2007an jarri zuen abian AUDIT programa, ANECA, AQU eta ACSUG agentziekin batera, unibertsitateetan KBBSren garapena sustatzea helburu, zeinek bere gradu, master eta doktoregoko irakaskuntzaren kalitatea bermatuko badu. KBBSren diseinuari esker, unibertsitateek 1393/2007 E.D.ren I. eranskinean, gerora 861/2010 E.D. eta 99/2011 E.D.k eraldaturik, kalitatearen bermearen inguruan ezartzen dituen betebeharrak bete ahal izango dituzte. Hortaz, ikastegi edo unibertsitate baterako garatutako KBBSren diseinua positiboki ebaluatzeak esan gura du, eranskin berean, titulu ofizialak egiaztatzeko den eskaria egiteko memoriaren 9. puntuak ebaluazio positiboa jaso duela, sistema honen baitan irakasten diren titulazioei dagokielarik.

UNIBASQen AUDIT programari harrera ona egin zitzaion UPV/EHUren barruan, aukera handia zekarrelako ikastegiek jarduera eta gestioen kalitate sistema oso eta integrala ezar zezaten, ikastegi zein unibertsitateei Kalitatea Bermatzeko Barne Sistema diseinatu, ebaluatu eta ziurtatzeko laguntza eskaintzea baitu helburu.

Nahiz eta hasiera batean sistema generiko batetik abiatu, ikastegiek bere sistema garatu izan du, zeinek berea, tokian tokiko gestioaren errealitatera egokituta.

Kalitatea bermatzeko barne sistemaren (KBBS) diseinua

AUDIT programa ebaluatzeko prozesuaren lehenengo fasean, diseinuaren balioespenari dagokiolarik, txosten positiboak esan nahi du UNIBASQ-ek aurkeztutako proposamenari baliozko deritzola, bai eta ikastegiari kalitatea bermatzeko barne sistemaren ezarpen faseari ekiteko gonbitea egiten diola ere. Ezarpen fasean azaleratuko dira egindako diseinuaren benetako bertute eta eragozpenak eta, hortaz, hemen datza ikastegien egiazko erronka, bere programa eta tituluen kalitateaz egin duen apustuaren zer nolakoa erakutsiko bada.

UNIBASQ AUDIT
Kalitatea bermatzeko barne sistemaren (KBBS) diseinuaren ziurtagiria

Kalitatea bermatzeko barne sistemaren (KBBS) ezarpen ziurtagiria

Diseinutik inplementaziora pasa gara eta, 2013. urtean, UNIBASQek balioztapen fasea egiaztatzeko proiektu pilotua aurkeztu zuen. Balioztapen prozesu honen aurretik, proba pilotua egin beharra zegoen eredua behin betiko onetsi baino lehen, beti ere. Arrazoi honengatik, UNIBASQek deialdi bat argitaratu zuen KBBS AUDIT programari jarraiki ezarrita duen unibertsitateei irekita.

UNIBASQ
Kalitatea bermatzeko barne sistemaren (KBBS) ezarpen ziurtagiria