XSLaren edukia

Ikerketa Kazetaritza

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Kazetaritza + Publizitatea eta Harreman Publikoak
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5379.5
Gelako p.710.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Irakasgaiari lotutako titulazioaren konpetentzia orokorrak:



G001 - Komunikazio-erraztasunez eta eraginkortasunez hitz egitea ahoz eta idatziz, eta komunikabideetarako egokienak diren hizkuntza-baliabideak aprobetxatzen jakitea.

G002 - Hainbat iturritan edukiak bilaketuu, hautatu, hierarkizatu eta aztertzea, eduki horiek dagokizkien narrazio-modu eta -estrategietara egokituz.

G003 - Komunikazio- eta informazio-prozesuetarako trebetasunak garatzea eta teknikak, teknologiak eta baliabideak aplikatzea.

G004 - Edukien alderdi formalak eta estetikoak behar bezala diseinatzea, komunikabideen ezaugarrien arabera.

G005 - Informazio- edo komunikazio-proiektuak egoki asmatzea, planifikatzea, gauzatzea eta kudeatzea.

G007 - Gertaera eta prozesu sozialak aztertzea, interpretatzea eta azaltzea, gizarte-zientzien berezko ezagutza eta metodologietatik abiatuta (Soziologia, Ekonomia, Zuzenbidea, Historia Garaikidea), komunikabideen lanaren testuinguruan.



Zeharkako gaitasunak:



CT1 - Autonomia eta autoerregulazioa.

CT2 - Konpromiso soziala.

CT3 - Komunikazioa eta eleaniztasuna.

CT5 - Informazio eta herritartasun digitalaren kudeaketa.

CT7 - Pentsamendu kritikoa.



Ikaskuntzaren emaitzak:



1- Ikasleak gai dira ikerketa-kazetaritzaren berezko testu-, balorazio- eta ikerketa-teknikak aplikatzeko kazetaritza-aldaera horri dagozkion testuak lantzerakoan.

2- Ikasleek ezagutzen dituzte ikerketa-kazetaritzarekin lotutako kazetaritza-jardueraren legezko eskubideak eta mugak, bai eta aurre egin beharko liekeen balizko arriskuak eta presioak ere.

3- Ikasleak gai dira ikerketa-kazetaritzan gehien erabiltzen diren iturriak bereizteko.

4- Ikerketa-kazetaritzan gehien erabiltzen diren kazetaritza-generoak bereizteko eta erabiltzeko gai dira ikasleak.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

Teoria:



1 Zer da ikerketa kazetaritza. Oinarrizko kontzeptuak



2 Ikerketa kazetaritzaren bilakaera historikoa: XX. mendea

2.1 Kasu aitzindariak

2.2 Watergate-ren mugarria

2.3 GAL eta Roldan kasuak



3 Ikerketa kazetaritzaren metodoa

3.1. Abiapuntua

3.2 Dokumentazioa

3.3 Iturri pertsonalak

3.4. Egiaztapena eta idazketa



4 Lege auziak

4.1 Lege esparrua

4.2 Agirietarako irisgarritasuna

4.3 Auzi judizialak ikerketa kazetaritzan



5 Arazo etiko eta deontologikoak

5.1 Ezkutuko kamera eta infiltrazioa

5.2 Filtrazio kazetaritza



6 Ikerketa kazetaritza XXI. mendean

6.1 Elizaren pederastia auziak: Spotlighten arrastoa

6.2 Filtrazioen eta ikerketaren artean: 11-M, Barcenas

6.3 Erlauntza kazetaritza: Panama Papers

6.4 Ikerketa kazetaritza euskal hedabideetan



Praktika:



1. Ikerketa-kazetaritzako kasu eredugarriak aztertzea.

2. Ikerketa-kazetaritzako proiektu berriak lantzea.

MetodologiaToggle Navigation

- Klase teorikoak. Astean bi ordu eskainiko zaizkio teoriari. Irakasgaiaren atal teorikoa klase magistralen bitartez ez ezik eduki teorikoekin lotura zuzena duten hainbat zereginen bidez landuko da.



- Klase praktikoak. Astean bi ordu eskainiko zaizkio praktikari. Zazpi praktika ebaluagarri izango dira guztira. Hau da, entregatu beharreko lan praktiko bakoitza bi saio praktikotan landuko da, eta bigarrenaren bukaeran entregatuko (edo, ahozkoa bada, bigarren saioan aurkeztuko).

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ebaluazio jarraitua.



Teoriari buruzko proba (nota osoaren %30): klase teorikoetan jorratutako edukien inguruko test proba.



Teoria klaseetako eginkizunak (nota osoaren %20): teoria klaseetan astero egingo diren ariketa, jarduera eta aurkezpenak, astean asteko teoria edukiekin erlazionatuak.



Zazpi praktika ebaluagarriak (notaren %50): praktika bakoitzak bere kalifikazioa izango du eta praktika guztien batezbestekoak nota osoaren %50 balioko du.



Irakasgaia gainditzeko, ezinbestekoa izango da teoriako test proba, batetik, eta zazpi praktiken batezbestekoa, bestetik, bereizita gainditzea.



- Etengabeko ebaluazioa bertan behera uztea: Ikasleen Ebaluazioa Arautzen duen Araudiaren 8.3 artikuluaren arabera, ebaluazio jarraitua utzi eta ebaluazio ez jarraia egin nahi duten ikasleek idatziz aurkeztu beharko diete irakasgaiaren ardura duen irakasleari ebaluazio jarraituari uko egiten diotela lauhilekoa hasi eta lehen bederatzi asteen barruan.



- Deialdiari uko egitea: Ikasleen Ebaluazioa Arautzen duen Araudiaren 12.2 artikuluaren arabera, ikasleek deialdiari uko egin ahal izango diote, irakaskuntza-aldia amaitu baino hilabete lehenago. Uko egitea idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



Ebaluazio jarraitua aukeratzen ez duten ikasleek azken ebaluazioa egiteko eskubidea izango dute.



Ebaluazio ez jarraian azterketa teoriko-praktikoa egin beharko da: test motatako proba, garapeneko proba teorikoa eta hainbat proba praktiko bilduko ditu azterketa teoriko-praktikoak.



Irakasgaia gainditzeko, ezinbestekoa izango da alde teorikoa eta alde praktikoa bereizita gainditzea.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Caminos Marcet, José María (1997): Periodismo de Investigación: Teoría y Práctica. Síntesis, Madrid.



- Chicote Lerena, Javier (2006). El periodismo de investigación en España. Causas y efectos de su marginación. Fragua, Madrid



- De Burg, H (et at) (2000): Investigative Journalism: Contect and Practice. Routledge, London.



- Gaines, William (1996): Periodismo investigativo para prensa y televisión. TM Editores, Colombia.



- Houston, B. (2009): The Investigative Reporter's Handbook: A Guide to Documents, Databases and Thecniques. Ed. Bedford Books/St Martins Press, Boston.



- Hunter, Mark Lee (2013). La investigación a partir de historias. Manual para periodistas de investigación. Unesco.

https://unesdoc.unesco.org/ark:/48223/pf0000226457



- Hunter, Mark Lee (2011): Story-based inquiry. A Manual for Investigative Journalists. Unesco.

https://unesdoc.unesco.org/ark:/48223/pf0000193078



- Peña Acuña, Beatriz y Batalla Navarro, Pablo (Coord.) (2017): Periodismo de investigación. Editorial ACCI (Asociación Cultural y Científica Iberoamericana), Madrid.



- Quesada Pérez, Montserrat (1987): La investigación periodística. El caso español. Ariel, Barcelona.



- Reig, Ramón (2000). Periodismo de investigación y pseudoperiodismo. Realidades, deseos y falacias. Ediciones Libertarias, Madrid.



- Reyes, Gerardo (2010): Periodismo de Investigación. Editorial Trillas, México.



- Rodríguez, Pepe (1994): Periodismo de Investigación: técnicas y estrategias. Paidós, Barcelona.



- Secanella, Petra M. (1986): Periodismo de Investigación. Tecnos, Madrid.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • CAMACHO MARKINA, IDOIA
  • GOIKOETXEA PEREZ, ANDER
  • GURRUTXAGA REKONDO, GUILLERMO

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-11:00

11:00-13:00

17-30

09:00-11:00

11:00-12:30

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

12:30-13:00

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-11:00

09:00-11:00

17-30

09:00-11:00

09:00-10:30

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

10:30-11:00

Irakasleak