XSLaren edukia

Multimedia Edizioa eta Produkzioa

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Kazetaritzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Ingelesa

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3248
Ordenagailuko p.2842

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

GAITASUNAK:

- Multimedia eta transmedia narratiben kontzeptuaren esanahia ezagutzea.

- Multimedia eta transmedia narratiben kontzeptuarekin lotutako teoriak eta ikuspegi metodologikoak ulertzea.

- Multimedia eta transmedia narratiben ekoizpenen ezaugarriak identifikatzea.

- Podcast bat egiteko ezaugarriak ikastea.

- Hainbat tresna digital dituen bideo baten ekoizpen- eta edizio-ezaugarriak ikastea.

- Teknologia eta tresna digitalak ezagutzea, multimedia- eta transmedia-ekoizpen bat diseinatzeko.

- Ekoizpen multimedia eta transmedia baten edukiak egiteko eta editatzeko behar den ezagutza eskuratzea Web plataforma batean.

- Multimedia eta transmedia ekoizpen baten edukiak sare sozialetan eta mezularitza mugikorreko aplikazioetan banatzeko moduak ikastea.



IKASKUNTZAREN EMAITZAK:

- Multimedia eta transmedia narratiben analisia eta alderaketa.

- Multimedia-narratiben kontzeptuarekin lotutako teoria eta ikuspegi metodologikoak aplikatzea eta transmedia irakasgaiaren praktiketara.

- Multimedia eta transmedia narratiben ekoizpenen ezaugarriak identifikatzea ekoizpen propioa egiteko.

- Puri-purian dagoen gai bati buruzko podcast baten ekoizpena, idazketa eta lokuzioa.

- Gaurkotasuneko gai bati buruzko bideo bat sortzea, esestea eta editatzea, hainbat tresna digitalekin.

- Gaurkotasuneko gai bati buruzko multimedia eta transmedia produkzio bat diseinatzea eta planifikatzea.

- Web plataforma batean gaurkotasuneko gai bati buruzko multimedia eta transmedia produkzio bat egitea eta editatzea.

- Multimedia eta transmedia ekoizpen baten edukiak sare sozialetan eta mezularitza aplikazioetan banatzea.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

Programa teorikoa:



1. gaia.- Kontzeptualizazioa: multimedia edizio eta ekoizpen periodistikoaren definizio eta gakoak.

2. gaia.- Multimedia lengoaia: ezaugarri propioak eta ezaugarri komunak beste kazetaritza-hizkuntza batzuekiko.

3. gaia.- Edizio teknikak: multimedia lan periodistikoen edizio-teknikak: alorrak, muntaketa motak eta edizioa.

4. gaia.- Ekoizpen prozesuak: Multimedia lan periodistikoen ekoizpen prozesua.

5.- Multimedia ekoizpenen sistema orokorrak: eboluzioa, konbergentziak eta erronkak.



Programa praktikoa:



1. lana.- Praktika analitikoa: Multimedia proiektu periodistiko baten azterketa analitikoa egitea. Talde edo bakarkako lana.



2. lana.- Ekoizpen eta edizio praktika: Multimedia proiektu periodistiko bat ekoitzi eta editatzea. Talde edo bakarkako lana.



3. lana.- Zabalkunde praktika: Hainbat plataformaren bitartez, egindako multimedia proiektu periodistikoa banatzea. Talde edo bakarkako lana.



4. lana.- Gaitasunen elkartzea: Aurreko faseetan jasotako jakinduriak multimedia sistema periodistiko orokor batean biltzea. Talde edo bakarkako lana.



Ikasleei gomendatzen zaie eskolara joatea beren ordenagailu eramangarria osorik kargatuta dutela, beharrezkoa izango baita lan praktikoak egiteko.





MetodologiaToggle Navigation

Ikasgaia modu presentzialean eta eGela plataformaren bidez egingo da.

Praktikak gehienez 4-5 pertsonako taldeetan egingo dira.



Dozentzia mota: M (magistrala), GL (laborategiko praktikak), GA (Ikasgelako praktikak)



Dozentzia presentzialeko orduak: 60 ordu



M: 15 ordu (25%); GL: 30 ordu (50%); GA: 15 ordu (25%)



Ikaslearen ordu kopuru ez presentziala: 90 ordu



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation



1. Ohiko ebaluaketa jarraitua honela neurtuko da:



1) Praktikak: 70 puntu.



2) Azterketa idatzia: 30 puntu.



Oharra: ikasgaia gainditzeko, ikasleak gutxienez 40 puntu atera beharko ditu praktiketan (70 posibleetatik) eta gutxienez 15 puntu azterketa idatzian (30 posibleetatik).



3. Ikasleak uko egin diezaioke ebaluaketa jarraituari. Horretarako, idatzi bat bidali behar dio irakasleari. Uko egiteko epea, gutxienez, bederatzi astekoa izango da, lauhilekoaren hasieratik zenbatzen hasita.





4. Ohiko ebaluaketa azkena (klasera etortzen ez direnentzat edo aukera hau hartu dutenentzat):



1) Praktika azterketa espezifikoa: 70 puntu.



2) Azken azterketa idatzia: 30 puntu.



1. oharra: Azken azterketa praktikoa multimedia laborategian egingo da, azterketa idatziaren egun berean edo horretarako jarritako beste data batean. Azterketa praktikoak 4 ordu arteko iraupena gutxi gorabehera izango du. Azterketa teorikoak edo idatziak 2 ordu iraungo du gutxi gorabehera eta hainbat galderez osatuta egongo da.



2. oharra: ikasgaia gainditzeko, ikasleak gutxienez 40 puntu atera behar ditu azterketa praktikoan (70 posibleetatik) eta gutxienez 15 puntu azterketa idatzian (30 posibleetatik). Irakasgaia gainditzeko, alde bakoitza bere aldetik gainditu behar da. Irakasgaiaren zati bat edo biak suspendituta badaude, aktetako kalifikazioa suspentsoa izango da.



3. oharra: ikasgaia gainditzeko, azterketa praktikora eta teorikora aurkeztu beharko du ikasleak eta biak egin eta gainditu beharko ditu. Bi azterketa horietako batera bakarrik (teorikora edo praktikora) aurkezten bada eta egiten badu, kontsideratuko da ikaslea ikasgaiaren Ohiko Azken Ebaluaketara aurkeztu dela eta ikasgaia suspenditu duela; beraz, aktetako kalifikazioa suspentsoa izango da.



Edozein kasutan, Ikaslearen Indarrean dagoen araudia erabiliko da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasle bakoitzak bideo-kamera, argazki-kamera eta audio grabagailua behar ditu eskuratu, praktikak egin ahal izateko. Horiek ezin baditu lortu, telefono mugikorra erabil lezake, jakinaren gainean izanik, ez duela agian behar bezain besteko kalitatea lortuko.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ÁLVAREZ-PERALTA, M. (2014). Multimedia Storytelling: arte y técnica de la narración transmediática. Málaga: Universidad Internacional de Andalucía.

CASSANY, D. (2011). En¬_línea. Leer y escribir en la red. Barcelona: Anagrama.

COBO, S. (2012). Internet para periodistas. Barcelona: UOC.

COSTA SÁNCHEZ, C. y PIÑEIRO OTERO, T. (2013). Estrategias de comunicación multimedia.

PORTO, D. y FLORES, J. (2012). Periodismo transmedia. M adrid: Fragua.

RICH, C. (2015). Writing and Reporting News: A Coaching Method (8th. ed.). Belmont, California: Thomson-Wadsworth.

SCOLARI, C. A. (2013). Narrativas transmedia. Barcelona: Deusto.

TASCÓN, M. (2012). Escribir en internet. Fundación del Español Urgente. Madrid: Galaxia Gutemberg.

ZABALETA,I eta ZALAKAIN, J. M.. 2004. Informazioaren teoria eta teknika irrati eta telebista digital eta analogikoan. Bilbao: Udako Euskal Unibertsitatea. Internetetik jaisteko: http://www.buruxkak.eus.



Gehiago sakontzeko bibliografia

Armentia, José Ignacio, José María Caminos, Jon Elexgaray, Flora Marín, and Iker Merchán. 2000. El diario digital. Barcelona: Bosch.

Bull, Andy. 2010. Multimedia Journalism. A Practical Guide. Oxon: Routledge.

Coleman Dowling, Jennifer. 2012. Multimedia Demystified. The McGraw-Hill Companies.

Porto, Denis and Flores, Jesús. 2012. Periodismo transmedia. Madrid: Editorial Fragua.

Vaughan, Tay. 2011. Multimedia Making It Work. The McGraw-Hill Companies.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • CAMACHO MARKINA, IDOIA
  • GOIKOETXEA PEREZ, ANDER
  • GURRUTXAGA REKONDO, GUILLERMO

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

11:00-13:00

09:00-11:00

17-30

12:00-14:00

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-11:00

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

13:00-15:00

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-3 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

11:00-13:00

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

11:00-13:00

11:00-13:00

17-30

11:30-13:30

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-11:00

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

13:00-15:00

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

11:00-13:00

Irakasleak

61 Teoriakoa (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

12:00-14:00

12:00-14:00

17-30

12:00-14:00

Irakasleak

61 Ordenagailuko p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

12:00-14:00

Irakasleak