Estudios de postgrado

Graduondoko ikasketak

Doktoregoa

Ingeniaritza Kimikoa Doktorego Programa

Aurkezpena

UPV/EHUren Ingeniaritza Kimikoko Doktorego Programaren helburu nagusia da industria kimikoan eta antzeko sektoreetan, hala nola ingurumenaren teknologietan, energiaren sektorean, elikagai industrian eta industria farmakologikoan, berrikuntza eta aurrerapen teknologikoa sustatzeko gai izango diren ikertzaileak prestatzea.

Ingeniaritza Kimikoko Doktorego Programa 99 EDra egokitu da berriki, baina jada sendotuta dagoen doktorego programa bat da. Ibilbide luzea egina du, azken bi urteetan urteko 12 doktorego tesi egin ditu batez beste eta 2011tik Bikaintasunaren Aipamena du, MEE2011-0151 erreferentzia (2011ko urriaren 6ko ebazpena).

Ingeniaritza Kimikoaren lan eskariaren analisiei erreparatuz, teknologia zentroetan eta enpresetan doktoreen eskaria areagotu egin dela ikus daiteke. Produktu kimikoak, eta, oro har, gizarteak eskatzen dituen materialak, etengabe garatzen ari dira. I+G da garapen horren arrazoi nagusia. Sektore kimikoak inbertsio garrantzitsua egiten du I+G alorrean, prestazio hobeak dituzten, baliabide gutxiago kontsumitzen duten, kalitatea/prezioa erlazio hobea duten eta/edo ingurumena gutxiago eragiten duten produktuak lortzeko, eta, modu horretara, sektoreak lehiakideekiko duen kokapen estrategikoa hobetzeko edo mantentzeko.

Ekoizpen sektorera transferitu daitezkeen ezaguerak garatzen diren Ikerketa eta Garapen Teknologikoko jardueretan, zein enpresetan modu zuzenago batean garatzen den berrikuntzaren fasean, Ingeniaritza Kimikoaren alorreko doktoreak behar dituzte, transferi daitezkeen berrikuntzak identifikatu eta enpresan aplikatuko dituztenak, berrikuntzen balioa azpimarratzeko.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 4. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 8. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

 

Masterra

Ingeniaritza Kimikoa Unibertsitate Masterra

Aurkezpena

Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) eta Kantabriako Unibertsitatearen (UC) arteko unibertsitate arteko master ofiziala da eta UPV/EHUko Prozesu Kimikoen Ingeniaritza eta Garapen Jasangarria Masterraren eta Kantabriako Unibertsitateko "Producción y Consumo Sostenible" (Ekoizpen eta kontsumo iraunkorra) Ingeniaritza Kimikoko Masterraren jarraipena da, biak 2007tik emanak. Ingeniaritza Kimikoko Masterrean, zehazki, Unibertsitateetako Idazkaritza Nagusiaren 2009ko ekainaren 8ko ebazpeneko zuzentarauak jasotzen dira ingeniari kimikoaren lanbideari buruz eta, era berean, masterrak orientazio profesional/ikertzaile bikoitza dauka.

Ingeniari kimikoa profesional moldakorra da, industriaren, zerbitzuen eta administrazioaren sektore ugaritan lan egiteko eta funtzio profesional anitzak betetzeko gaitasuna baitauka.Egungo gizarteak Ingeniaritza Kimikoko prestakuntza espezifikoa duten horrelako profesionalak behar ditu, hain zuzen ere Industria Kimikoan eta Prozesuen Industrian prozesuak garatu, hobetu eta optimizatzeko, ekoizpen-plantak zuzentzeko eta abarretarako gai direnak.Beren lana honako arloetan garatuko lukete, besteak beste:prozesuaren diseinua eta ingeniaritza, produktuaren ekoizpena eta ingeniaritza, I+G+b, kudeatzailetza eta zuzendaritza, edo salmentak eta marketina.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Master hau ikerkuntza jardunera dago bideratuta, doktorego ikasketen aurreko urrats gisa