Freixa's Group
Datu orokorrak
- Kokapena
- Kimika Fakultatea
- Ikertzaile nagusia
- Zoraida Freixa Fernández
- Doktore kopurua
- 2
- Osakide kopurua
- 4
- Posta elektronikoa
- zoraida_freixa@ehu.eus
- Web orria
- (Beste leiho bat zabalduko du) http://freixagroup.com/
Osakideak
- Zoraida Freixa Fernández
- Eder Tomás González de Mendivil
Ikerketa-ildoak
Konplexu organometaliko fotomodulagarriak garatzen dira aplikazio katalitiko, material teknologiko eta metalofarmakoetarako. Aplikazio katalitikoen barruan sartzen dira bai hidrogenoaren sorkuntza, biltegiratze materialetatik abiatuta, bai substratu organikoen eraldaketak (isomerizazioak, hidrogenazioak, hidrosililazioak, etab.). Kasu horietan, propietate katalitikoak argiaren ekintzaren bidez aldatu nahi izaten dira. Material teknologikoei dagokienez, ikertzen dugu hala konposatu batzuen propietate lumineszenteen balizko aplikazioa nola haien fotoerantzuna. Azkenik, metalofarmako gisa izan dezaketen aplikazioa aztertzeko, kanpoko kolaborazioak egiten ditugu adituen taldeekin. Azterketetan sartzen dira bai izaera diskretuko konposatu organometalikoak bai MOFen konfinatutakoak.
Transferentzia eta berrikuntza eskaintza
Sistema katalitikoen inguruko I+G proiektuak.
Espektroskopia eta kromatografia zerbitzuei lotutako aholkularitza eta txostenak.
Laneko teknikei buruzko prestakuntza, atmosfera inertean, eta disoluzioak eta solidoak karakterizatzeko teknikak.
Tresneria
- Gasen kromatografoa, zutabe kiralekin eta ez-kiralekin ekipatutakoa.
- Minierreaktorea, presio bidezko erreakzioetarako (1-2 mL-ko bolumenak).
- Baldintza katalitikoen eraginpean gasen eboluzioaren monitorizazioa egiteko sistemak.
- Murgilketako erreaktore fotokimikoa.
Proiektu aipagarrienak
- UPV/EHUko taldea (GIU 16/25) Euskal Herriko Unibertsitatea
Erakunde finantzatzailea: Euskal Herriko Unibertsitatea
IN: M.A. Garralda, 2017-2019 (35000€)
- Proyecto Nacional Excelencia coordinado CTQ2015-65268-C2-1-P
Erakunde finantzatzailea: MINECO
IN: Z. Freixa, M.A. Garralda, 2016-2018 (83006€).
- UPV/EHUko taldea (GIU 16/25) Euskal Herriko Unibertsitatea
Erakunde finantzatzailea: Euskal Herriko Unibertsitatea
IN: M.A. Garralda, 2013-2016 (35000€).
- Proyecto Promoción General del Conocimiento CTQ2011-23333
Erakunde finantzatzailea: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa (MICINN)
IN: Z. Freixa, 2012-2014 (36300€).