Eduki publikatzailea

SustainableCatalysis

Datu orokorrak

Kokapena
Joxe Mari Korta Zentroa
Kimika Fakultatea
Ikertzaile nagusia
Jesús Mª Aizpurua Iparraguirre
Doktore kopurua
3
Osakide kopurua
10
Posta elektronikoa
jesusmaria.aizpurua@ehu.eus
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) https://www.ehu.eus/qbbm/home

Osakideak

  • Jesús Mª Aizpurua Iparraguirre
  • Enrique Gómez Bengoa
  • Arkaitz Correa Navarro

Ikerketa-ildoak

Taldearen ikerketa lerro orokorra katalisi jasangarria da; alegia, teknologia kimikoen multzo bat, azken helburu honekin: interes farmazeutiko nahiz teknologikoa duten molekula organikoak sintetizatzea, ahal dela lehengai berriztagarriak erabiliz, erreaktibo arriskutsuen erabilera minimizatuz edo ezabatuz, selektibitatea maximizatuz, prozesu operazionalki bakunak diseinatuz eta ingurumenerako onberak diren bitartekoak eta erreakzio egoerak erabiliz. Ikerketa jarduerak hiru ardatz ditu:

  1. “Click” kimikako teknika berriak.
  2. C–H loturak aktibatzea metalen bidez.
  3. Erreaktibotasunaren azterketak eta modelizazio konputazionala

 

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

  1. Molekula organiko ez-komertzialen “nahierara” sintetizatzea, jasangarriak edo ingurumenerako onberak diren metodoen bidez.
  2. Entitate kimiko patentagarri berriak diseinatzea eta “click” kimikaren bidez sintetizatzea garapen farmazeutikorako konposatuak.
  3. Konposatu bioaktiboen egitura azterketak (azalpenak, analisi konformazionala eta abar), RMN bidezko tekniken bitartez.
  4. Erreakzio eta katalisi metalikoko mekanismoen azterketa, metodo konputazionalen bidez.
  5. I+Gko proiektuetan lankidetza, ZTBESko partaide gisa.

 

Tresneria

  • Erresonantzia magnetiko nuklearrerako (RMN) ekipamenduak, Bruker-500MHz (likidoak) eta 400MHz (solidoak).
  • Sintesi organikoko eta organometalikako laborategi guztiz hornituak.
  • Kromatografia ekipoak: GC-autolagingailua eta HPLC-preparatiboa.
  • Zerbitzu Orokorrak erabiltzeko aukera (X eta XPS izpiak; IR; HRMS; EHU Arina Konputazio Klusterra).

Proiektu aipagarrienak

  1. Catalytic Methods for Sustainable Synthesis: a Merged Experimental and Computational Appproach "CAMET" (H2020_ITN14/06_721223), Europako Batzordea, 2017-2020.
  2. Sustainable catalysis: Methods and Computation, (IT1033-16), Eusko Jaurlaritza, 2016-2021.
  3. Nuevos métodos sostenibles de funcionalización C–H de heterociclos catalizados por metales, MINECO (CTQ2016-78395-P), 2017-2018.
  4. Sinergia Experimental y teórica para el desarrollo de nuevos métodos sintéticos, MINECO (CTQ2016-78083-P), 2017-2019.
  5. Superficies multifuncionales en la frontera del conocimiento "FRONTIERS" (ELKARTEK17/0096), Eusko Jaurlaritza-SPRI, 2017-2018. (CIDETEC-Tecnalia lankidetza).