Eduki publikatzailea

HORIZON 2020 Brokerage Event (Dusseldorf, 7-8/03/2013)

2012ko Martxoaren 7 eta 8an Dusseldorf, Alemanian ospatuko da brokerage event tematiko bat. Bertan, Horizon 2020 helburu duten proiektu-ideiak eta kideak bilatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.

Lehenengo argitaratze data: 2013/02/08

ardunaldian egongo dira ondorengo saio tematikoak: IKT; Nanoteknologia, Materialak eta Produkzioa; Ekonomia Jasangarria; Energia; Bioekonomia; Osasuna eta Marie Curie akzioak. Enpresa nahiz Unibertsitateek aukera izango dute aurkezteko proiektu-ideiak eta gai ezberdin horietan oinarritutako ikerketa gaitasun nahiz trebetasunak.

Izena emateko epea irekita egongo da 2013ko otsailaren 22 arte ondorengo web gunean: www.frp.nrw.de/frp2/en/

Gogorarazten da Europako proiektuen bulegoak kudeatzen duela Europako proposamenak prestatzeko deialdia. Deialdi horrek besteak beste finantzatzen du jardunaldi horietan parte-hartzea.