Eduki publikatzailea

Multiespektroskopia Akoplatuen Laborategi Bereziak (Raman-MAKLAB), Euskaliteko Q-epea ziurtagiria berritu du 2019-2021 eperako (2019/11/22)

Lehenengo argitaratze data: 2019/11/22

Irudia

Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorren, SGIKer, Multiespektroskopia Akoplatuen Laborategi bereziak (RAMAN),  Euskalit-ek ematen duen Qepeako ziurtagiria berritu du. Ziurtagiri hau emateko ekitaldia, azaroaren 15ean izan zen EHUko Gipuzkoako Kanpuseko Santa Maria eraikinean.

Zertifikatutako azpiegitura zientifikoak, kudeaketa aurreratuaren erizpideak biltzen dituen zerbitzu karta dauka, eta 2019-2021 iraunaldian manteduko du. Zerbitzu kartaren bidez, hiritarrak, eskuragarri dauzkan, zerbitzuei buruz, beraien eskubideei buruz eta kalitate konpromesuei buruz informatzen ditu.

Modu honetan, EHUko SGIKer-en laborategi honek, Euskalitek, Euskal erakundeetan bultzatzen dituen hobekuntza, berrikuntza eta garapenerako helburuak betetzen jarraitzen ditu. Ziurtagiriaren berrikuntzarekin, Q-epeak, kalitate kudeaketaren hobekuntza bermatzen du, erabiltzaileenganako konfidantza handiagoa eskainiz.

Laborategi honek, konposatu organiko eta inorganikoen egitura fisiko kimikoak determinatzeko teknika fotonikoak erabiltzen dituen kualifikazio altuko pertsonala dauka.