Mikel Laboa izan liteke konstelazio, izan gabe izar…

Mikel Laboa izan liteke konstelazio, izan gabe izar…

'Mikel Laboa izan liteke konstelazio, izan gabe izar…' erakusketa ikusgai dago Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian. Irailaren 5tik urriaren 4ra arte egongo da zabalik eta sarrera librea izango da.

UPV/EHUren Mikel Laboa Katedrak bultzatutako erakusketa honek Mikel Laboa abeslaria gogoratu nahi du, erakusketa horren inspirazio iturria delarik Katedrak bultzatutako 'Ni ez naiz Mikel Laboa' komikia. Abeslariaren unibertso pertsonal eta profesionalen arteko harmoniak agerian uzten du Mikel Laboak euskal kulturan izan duen garrantzia.

'Ni ez naiz Mikel Laboa'  liburuaren testuak Harkaitz Cano eta Unai Iturriagarenak dira, marrazkiak ’Josevisky’ Joseba Larratxerenak eta Elkar argitaletxeak plazaratu du. Liburuan bezala ohiko biografia moldeetatik ihesi, Laboaren kantuen izpiritua, aldartea eta umorea izango dira erakusketaren iparra.

arteGunea

arteGunea

Carlos Santamaria zentroko Txillardegi aretoa sorkuntzarako gune nagusietako bat dugu Gipuzkoako Campusean. Ikasturtean zehar margolaritza, ilustrazioa, eskultura, diseinu grafikoa, argazkilaritza eta arte plastikoen erakusketak biltzen ditu, gehienez hilabete bateko iraupenezkoak eta asmo komertzialik gabekoak direnak. Unibertsitate ekoizpenak eta ehualumni-koak hobesten dira, baita bertako artista eta erakundeekiko elkarlanak ere. 

Ordutegiak Txillardegi aretoa

Txillardegi aretoaren ordutegia:

Neguko ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:00-20:30.  

Eguberri eta Aste Santuko ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:00-20:30 (abenduak 24, 25, 31 eta urtarrilak 1 eta 6 izan ezik). 

Udako ordutegia (uztailaren 10etik irailaren 1a arte): astelehenetik ostiralera 8:00-14:30. 

Unibertsitate Hedakuntzako Bulegoa: gi-kultura@ehu.eus