EGOkITU UDAKO CAMPUSA
EGOkITU (Euskal Gazteen OrientazioraKo Ikastaroa.Talentoa Unibertsitatean) Udako Campusa Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Gipuzkoako Foru Aldundiarekin laguntzarekin, antolatutako jarduera da.
Ikasle gazteei zuzendutako UPV/EHUko Udako Campusari esker Unibertsitate mundura modu ludikoan hurbildu ahal izango zara.
Lehen eskutik frogatu eta egiaztatu ahal izango duzu arkitektura, informatika, ingeniaritza, kimika, ekonomia eta enpresa, zuzenbide eta kriminologia, osasun zientzien eta psikologia munduan nola moldatzen zaren.
- Arkitektura
- Informatika
- Ingeniaritza
- Zuzenbidea-Kriminologia
- Kimika
- Ekonomia eta Enpresa
- Erizaintza eta Osasun zainketak
- Psikologia
- Logopedia
INFORMAZIO OSAGARRIA:
- Nori zuzendua: 2009 eta 2011. urteen artean jaiotakoak
- Lekua: UPV/EHUko Gipuzkoako Campusa (Ibaeta)
- Datak: 2026ko ekainak 29-uztailak 3 eta uztailak 6-10
- Iraupena: 1 aste arlo bakoitza. 2 arlo ezberdin egin daitezke, baldin eta aste ezberdinetan badira.
- Ordutegia: 9:30-14:00
- Prezioa:
- Aste bat: 110 € + Derrigorrezko aseguru poliza 4 €
- Bi aste: 200 € + Derrigorrezko aseguru poliza 4 €
Ordaintzeko honako kontu-zenbaki honetara transferentzia bat egin beharko da: Kutxabank ES12 2095 0292 9010 6117 3398. Izen-abizenak adierazi behar dira.
- Prezio publikoen salbuespen eta murrizpena . Derrigorrezko aseguru polizari ez zaio SALBUESPENIK edo MURRIZPENIK aplikatzen. Ikasle guztiek ordaindu behar dituzte 4€.
- Izen-emateko epea: 2026ko martxoaren 17tik maiatzaren 15era arte.
- Izena eman hemen!!
- Leku mugatuak!! Lekuak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira
- Gure jantokiak bazkaltzeko irekita egongo dira.
Tel. 943 01 85 29. E-mail: gipuzkoa.eo@ehu.eus