Breadcrumb

Información - La Escuela: El Saltillo - Memoria de Actividades - Octubre 2005 - Septiembre 2006

2005eko urria - 2006ko iraila

Urria

Irudia
  • Irailak 28-urriak 3.Euskadiko Kirol Portuak elkarteak hala eskatuta, Hendaiara joan ginen, bertan egiten den "Bord à Bord" estropadan parte hartzera. Estropada hori Euskaquitaine ardatza osatzen duten portu desberdinetako langileen artean antolatzen eta egiten da. Edizio honetan, Saltilloko tripulazio osoari afaltzeko gonbit egin ziguten, eta giro ezin hobeaz gozatu ahal izan genuen. Itzulerako bidaian mesana bela urratu egin zen eta, itsasoaren egoera ikusita eta ontziak eta tripulazioak jasan zitzaketen kalteak aurreikusiz, Getariako portuan babesa hartzea erabaki genuen. Gaua getarian ainguratuta igaro ondoren, lehen eguzki printzekin batera aingura jaso eta portuan atrakatu genuen, aurreko eguneko maniobra eta eragindako kalteak azaltzeko. Ontzia itsasoratzeko prest izan genuenean, bidaiari ekin genion berriz ere eta, bela nagusiarekin eta trinketarekin nabigatuz, Abra-Getxo kirol portura iritsi ginen, beste aparteko gertakaririk gabe.
  • 4 Bilboko Itsasadarra Itsas Museoarekin lankidetzan, Tenacious belaontziari lagundu genion itsasadarrean gora, museoaren atrakalekuraino.
  • 8 Irteera bat egin genuen UPV/EHUko mantentze-langileekin.
  • 21 Trafalgarko guduaren 200. urteurrena zela eta, Saltillo barneko abran gertatu zen gudu horretan hildako itsasgizonak oroitzeko ekitaldi baten buru izan zen. Ekitaldi horretan, Espainiako armadak eta Bilboko Portu Autonomoko gidariek eta amarratzaileek hartu zuten parte, baita hainbat partikularrek ere.
  • 22-23 Urriko lehen hamabostaldian, Bilboko Nautika eta Itsasontzi Makineria Goi Eskola Teknikoak Nautika Hamabostaldi bat antolatu zuen, UPV/EHUren 25. urteurrena ospatzeko. Gauzatu ziren jardueren artean, egun horietan baleontzien estropada bat antolatu zen, UPV/EHUko kide guztien artekoa (irakasleak eta ikasleak). Estropada horrek Unibertsitatean izandako arrakasta nabarmendu behar da. Saltillok tripulazio parte-hartzaile guztiak barne hartu zituen eta batzorde itsasontzi funtzioa bete zuen. Estropaden irteerak baleontziak Santilloren ondoan jarrita, saihetsetik lotuta, egin ziren.

Azaroa

Irudia
  • 30 Praktiketako irteera.

Abendua

  • 9 Praktiketako irteera.
  • 14 Praktiketako irteera.
  • 16 Praktiketako irteera.

Urtarrila

  • 11 Praktiketako irteera.
  • 18 Praktiketako irteera.
  • 20 Praktiketako irteera.

Otsaila

  • 15 Praktiketako irteera.
  • 20 – 27 Otsailaren 2an Saltillo Santurtziko Zamakona ontziolara eraman genuen, urteroko lehorreratzea egiteko. Otsailaren 27an, lanak amaitu ondoren, belaontzia berriz ere uretan utzi genuen, bere irakaskuntza zereginarekin jarrai zezan.

Martxoa

  • 1 Praktiketako irteera.
  • 6 Aurreko urteetan bezala, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak ikastetxeekin lankidetzan gauzatutako jardueren ildotik, Deustuko Ibaigane Ikastolako hamalau eta hamabost urte arteko berrogeita bi ikasle izan ziren Santillo itsasontzian, eta aurrez ezarritako hainbat jarduera gauzatu genituen beraiekin: bela bat altxatzea eta jaistea, zenbait marinel korapilo egitea, nabigazio ekipoak ikustea, etab.
  • 8 Praktiketako irteera.
  • 15 Praktiketako irteera.
  • 22 Praktiketako irteera.
  • 24 Santurtziko kirol portu berriaren eraikuntzari esker, Saltillo eskola ontziak atrakaleku berria du. Santurtziko atrakalekura behin betiko mugitu baino lehen, proba gisa atrakatu genuen, egin beharreko maniobra eta amarratzeko elementuen egokitasuna ikusteko.
  • 28 Saltillo eskola ontzia behin betiko eraman genuen Santurtziko kirol portuko atrakalekura.
  • 29 Praktiketako irteera.
  • 31 Praktiketako irteera.
Irudia

Apirila

  • 5 Praktiketako irteera.
  • 19 – 23 Egun horietan Aste Santuko praktiketako bidaia egin genuen, eta geldialdiak Donibane Lohizunen eta Hondarribian egitea erabaki genuen.
  • 26 Praktiketako irteera.
  • 28 Praktiketako irteera.

Maiatza

  • 3 Praktiketako irteera.
  • 5 Praktiketako irteera.
  • 10 Praktiketako irteera.
  • 12 Praktiketako irteera.
  • 19 Praktiketako irteera.
  • 20 Praktiketako irteera.
  • 25 Irteera bat egin genuen, zirgariei buruzko film labur baten grabazioan parte hartzeko.

Ekaina

  • 2 Irteera Arte Ederren Fakultateko dekanoarekin eta langileekin.
  • 3 Saltillo eskola ontziarekin egindako beste jardueretako batzuk urpekaritza irteerak dira. Kasu honetan, Aketxe Urpekaritza Klubaren lankidetzarekin, Plentziako badiara joan ginen. Bertan, aingura bota ondoren, Nautika Eskolako ikasleek eta urpekaritza klub horretako kideek murgilaldi bat egin zuten.
  • 7 Egun hau aukeratu genuen urtero UPV/EHUko errektorearekin, zuzendariekin eta dekanoekin egiten den irteera egiteko.

Uztaila / Abuztua

  • 20 Uda horretan praktiketako bidaiak atzeratu egin ziren, kaxa erreduzitzailearekin arazo bat gertatu zelako. Ekainaren 20an, arazoa konpondu ondoren, itsasoratu egin ginen, funtzionamendu probak egiteko.
  • 21 – 23 Beste urtebetez, Abrako Itsas Errege Kluba-Getxoko Real Sporting Klubak antolatutako antzinako itsasontzien Ijito Kopa estropadan parte hartu genuen.
  • 24 Udako praktiketako bidaiaren prestaketak egiteko, belaontzia Abra-Getxo kirol portuko instalazioetaraino eraman genuen, erregai deposituak betetzeko. Horiek bete ondoren, Santurtziko atrakalekura itzuli ginen, eta ontzia bidaiarako prest utzi genuen.
  • Uztailak 25 – abuztuak 5
    Uztailaren 27aren eta 30aren artean, Bretainiako Douarnenez hirian itsas jaialdi bat antolatzen da; bertan 800 belaontzi inguru eta 3.000 tripulatzaile baino gehiago biltzen dira. Jaialdi horiek aukera bikaina eskaintzen diete Nautika Eskolako ikasleei beren esperientziak beste nabigatzaile batzuekin partekatzeako eta, aldi batean, beren itsasoko kultura aberasteko.
    Itsas jaialdi honetan parte hartzeko aukera aprobetxatuz, 12 eguneko praktiketako bidaia bat antolatu genuen Douarnenezera.
Irudia

Iraila

  • 10 Saltillo eskola ontziak eta bertako tripulazioak urtero garai honetan egiten den zirgariei buruzko aire zabaleko antzezlanean hartu zuten parte, Areetako kaian.
  • 16 – 17 Batzorde itsasontzi gisa hartu genuen parte Bermeon egindako TKE ligako traineru estropadan.
  • 19 – 26 Urtero garai honetan egiten den moduan, Euskadiko kirol portuak sustatzeko ekintza gisa, Arroxelan egiten den "Le Grand Pavois" erakusketa nautikoan hartu genuen parte .
Irudia