Información - La Escuela: El Saltillo - Memoria de Actividades - Octubre 2010 - Septiembre 2011
2010eko urria – 2011ko iraila
Urria
16 Irteera, Nautika eta Itsasontzi Makineria Goi Eskola Teknikoko nabigazioko irakasle Imanol Basterrecheak eskatuta.
Azaroa
3 Praktiketako irteera
5 Praktiketako irteera
6 Irteera Guascor enpresako langileekin.
11 – 12 UPV/EHUk antolatutako "Zientzia Astea"-n parte hartu genuen.
24 Praktiketako irteera.
25 Itsasontzia pantalanean atrakatu genuen, RO-RO arrapala bat Zamakona ontzioletara sartzeko maniobra errazteko. Maniobra amaitutakoan, kaiarekiko perpendikularki atrakatuta jarri genuen berriro Saltillo.
27 Santurtziko Udalak hala eskatuta, Santurtziko kirol portuko kontsumo pantalanera eraman genuen itsasontzia, tokiko egutegirako argazki saio bat egiteko.
7 Baleontzien estropada tradizionala, Nautika eta Itsasontzi Makineria Goi Eskola Teknikoaren eskutik. Saltillo ontzi eskolatik segimendu eta koordinazio lanak egin genituen.
11 Praktiketako irteera.
12 Irteera UPV/EHUko HELAZko langileekin.
13 Praktiketako irteera.
20 Irteera Nautika eta Itsasontzi Makineria Goi Eskola Teknikoko AZPko langileekin.
21 Irteera UPV/EHUko graduondoko langileekin.
27 Irteera Bilboko Ingeniaritza Eskolako langileekin.
Ekaina
24 – 27 Saltillo eskola ontziak Getxo Sea Week-en parte hartu zuen. Ekimen hori dela eta, Abra-Getxo kirol portura eraman genuen ontzia, eta bertan egon zen asteburuan zehar, jendeak ikusteko. Itzuleran, Triano Media ekoiztetxeak irudiak hartu zituen EITBrako.
Uztaila
1 Irteera UPV/EHUko zuzendari eta dekanoekin.
12 – 31 Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak antolatuta, Santiagorako iparraldeko bidea sustatzeko bidaia bat egin genuen. Hondarribin hasi eta Burelan buka, portuz portu bidaiatu genuen, kultura eta kirol munduko pertsona ezagunekin.
Abuztua
25 – 30 Hondarribiko itsas azoka dela eta, Saltillo portu horretara eraman genuen, asteburuan zehar jendeak ikusteko.
Iraila
10 Nabigatzera irten ginen, belaontzi berriak probatzeko.
12 Itsasadarrean gora, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoraino igo ginen, erregaia hartzera.
14-25 Urtero Arroxelara egiten den bidaia, Euskal Herriko kirol portuak sustatzeko helburuarekin "Le Grand Pavois"-en parte hartzeko.