BIE/EIBko Titulazioen espedientearen lekualdaketa
Eskaria egiteko epea: 2022ko ekainaren 20tik uztailaren 1era
BIE/EIBko gradu batean matrikulatutako ikasleek, BIE/EIBko beste gradu bat ikasi nahi badute, eskaria bete beharko dute.
Eremu bereko graduen arteko aldaketa
Hurrengo 4 blokeetako batzuen barruan graduen arteko aldaketa egiteko, inprimaki hau bete behar da.
1. multzoa:
- Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
- Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako gradua
- Ingurumen Ingeniaritzako gradua
2. multzoa:
- Ingeniaritza Elektrikoko gradua
- Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako gradua
- Ingeniaritza Mekanikoko gradua
3. multzoa:
- Ingeniaritza Zibileko gradua
- Meatzaritza eta Energia Teknologiaren Ingeniaritzako gradua
4. multzoa:
- Itsasketako gradua
- Nautika eta Itsas Garraioko gradua
Baldintza: Jatorrizko lehenengo maila guztiz gaindituta izatea.
Lehen maila gainditu gabe eta 60 kreditu gaindituta izanez gero, eskaera Eskolako Zuzendaritzak ebatziko du.
BIEko graduen arteko gainontzeko aldaketak
Bete beharko da ondoko formularioa
Baldintza: Jatorrizko ikasketen 60 kredituak gaindituta izatea.
Eskariak Ikastegiko zuzendaritzak baietza emango dio.
__________________________
Gradu aldaketa onartu ondoren, ondoko taularen arabera aitortuko dira jatorrizko graduaren eta helburu graduen arteko kreditu.
Aldez aurretiko baldintzak betetzen ez dituzten ikasle horiek berriz eman ahal izango dute izena UPV/EHUren prozedura orokorrerako ezarritako epe eta datetan, eta ikasle berritzat hartuko dira; hau da, sarrera proban lortutako kalifikazioa edo baliokidea hartuko da kontuan.
Irailaren 1etik aurrera GAUR aplikazioan zure matrikularen egoera begira dezakezu.