Eduki publikatzailea

Baliabide materialak

Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko Atalean dauden baliabideak erabil daitezke. Zehazki, wifi zerbitzua dago eraikin osoan, areto bat 35 ordenagailurekin, beharrezkoa den softwarea, taldean lan egiteko ikasgelak, baita ikastegiak erabil ditzakeen bi ordenagailu eramangarri ere. Arabako Campusak biblioteka handi bat du, hurbil dagoena eta ordutegi zabala duena; horrez gain, jatetxe eta jantoki zerbitzua ere badu.