Rol-jokoa

Festivals_RolePlay_AidaVallejo_p

Ostiral arratsaldean (Apirilaren 15, 14:30-16:30) “alegiazko zinemaldi” bat antolatuko dugu. Bertan parte-hartzaile bakarrak rol bat hartuko du eta beste parte-hartzaileekin negoziatuko du (zinegile, produktore, programatzaile, etab.)

Etorri ekitaldi dibertigarri honetara eta jarraitu zinemari buruzko eztabaidak eta ingeles praktika poteoarekin Bilbon.

Plaza erreserbatu egin behar da rol-jokoan parte-hartzeko. Izena eman esteka honetan: http://www.ehu.eus/ehusfera/docutalks/sign-in-apuntate-izena-eman/

 

 


ZER DA ROL-JOKO BAT?

Rol-joko batean beste pertsona bihurtzen zara eta bere jokaera eta helburuak jarraitu behar dituzu.
Rol bat emango dizugu. Informazioa jasoko duzu “alegiazko zinemaldian” lortu behar dituzun  helburuei buruz (adibidez, zure filma promozionatzea lortu behar duzu).
Hortik aurrera, beste parte-hartzaileekin hitz egin eta negoziatu egin behar duzu zure helburuak lortzeko.

ZEIN ROL HARTU DEZAKET?

Rol desberdinetako aukera zabala duzu hautatzeko, zinemaldi batean parte-hartzaileen rolen artean:
Zinemaldiaren zuzendaria, zinemaldiaren produktorea, zinegileak, produktoreak, zine-kritikariak, kazetariak, audientzia, boluntarioak, argazkilariak, etab.

ZEIN INGELES-MAILA BEHAR DA PARTE-HARTZEKO?

Parte-hartzaileek ingeles-maila desbedinak dauzkate.
Hartuko duzun rola zure mailaren araberakoa izango da.
Ingelesaz idatzitako esaldiak emango dizkizugu laguntzeko eta zure negoziazioak errazteko.