Donostiako Informatika Fakultatea 1976ko martxoaren 4an sortu zela 50 urte bete diren honetan eta martxoaren 8a aitzakia moduan hartuta, gure zentrorako eta lanbiderako gakoa den gai bat aztertzeko mahai-ingurua antolatu dugu: generoaren oreka (eza). Bertan, gure fakultatean ikasi duten bost emakumerekin hitz egiteko aukera izan dugu. Ekitaldia Informatika Fakultateko Ada Lovelace Aretoan izan da, martxoaren 4an, arratsaldeko 18:00etan.
- Izenburua: “EHUko Informatikak 50 urte, 5 emakumeren begirada“,
- Hizlariak: Susana Mendiola Olaechea, Ana Peña Suarez, Maider Azanza Sesé, Nerea Alberdi Olaizola, Oneka Jauregi Miquelarena.
- Moderatzailea: Olatz Arbelaitz Gallego.
- Bideoa hemen ikus daiteke.
Amagoia Mujika Telleria, GAUR8ko koordinatzailea, ekitaldian izan da eta bertan aipatutakoekin “Baina, informatika ez al da zaila?” artikulua argitaratu du (PDF, 2026/03/14).
Aukera paregabea izan dugu 5 hamarkada hauetan zehar emakume informatikarion egoeraz hausnartzeko eta gure arloan (ere) generoaren oreka lortzeko oraindik zenbat falta zaigun ikusteko.

Erantzuna idatzi