A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

Emakumeak zientzian (2022)

Egun on:

Hasteko, ZORIONAK emakume zientzialari guztioi, gaur gure eguna da eta! Egun horren harira antolatzen den emakumeak zientzian programan hartuko dugu parte aurten ere. Aurtengoan, aurrez aurreko saioak antolatuko ditugu datorren astean eta hori dela eta, gaztetxoak izango ditugu bisitan eskoletatik. 3 saio izango dira guztira eta denak Ada Lovelace aretoan.

Asteartean (15) 10:15etan. […]

Mediku-txostenetan botiken aurkako erreakzioak ikertzen (M. Oronoz, Gaur8, 2017-12-09)

[EU] Gaur8 astekariak, Maite Oronoz Antxordoki irakaslearen artikulu bat atera du gaur: Botiken aurkako erreakzioak osasun txostenetan identifikatzen Osakidetzako Galdakaoko Ospitalea eta Basurtuko Ospitalea mediku-txostenetako testuak ari dira ikertzen IXA taldearekin. Parte horietako asko estatistikoki aztertuta asmatu liteke ea botikaren batek aurkako erreakziorik sortzen duen? Oraingoz gazteleraz idatzitako osasun txostenak baino ez dira aztertzen, […]

Mujeres y videojuegos (Luz Castro Pena, 2017-09-21)

Luz Castro Pena (Wikipedia)

[EU] ¿Zein izaten da emakumearen papera bideo-jokoetan? ¿Zergatik mugitzen dira emakume gutxi arlo horretan? ¿Zer galtzen ari gara? Etorri ostegunean “Emakumea eta bideojokoak” hitzaldira eta ezagutu Luz Castro Pena galiziar informatikari eta bideo-joko egilea.

Hizlaria/Ponente: Luz Castro Pena Izenburua/Título: Mujeres y videojuegos Data/Fecha: osteguna, irailak 21 Ordua/Hora: 16:00 […]

Atzoko… eta gaurko emakume informatikariak // Mujeres informáticas de ayer … y de hoy

[EU] Martxoaren 8aren inguruan hainbat ekitaldi eta materialak egin dira Fakultateko parte hartzearekin.

Non dago emakumea ingurune digitalean? mahiaingurua Programa dezagun mundua morez Elitezko bi e-makume // Dos informáticas punteras

Erremate moduan-edo Atzoko eta gaurko emakume informatikariak artikulua argitaratu du Edurne Larrazak sarean.eus agerkari digitalean.

Fakultatean informatikari bihurtu diren mila emakume baino gehiago horiekin gogoratu […]

Programa dezagun mundua morez

GAUR8 aldizkariko ale berezia. 2017-03-08. (pdf)

2014tik informatikari buruzko artikulu bat argitaratzen da hilero GAUR8 astekarian. Artikulu horien guztien egileak e-makumeak dira, alde batetik Donostiako Informatika Fakultateko 14 irakasle eta bestetik Iratxe Esnaola Deustuko Unibertsitatekoa.

Orain GAUR8 aldizkari berezi bat argitaratu dugu bilduma horietako 29 artikulu sartuta, 2014 eta 2015eko artikuluak dira.

Geroago […]

Elitezko bi e-makume // Dos informáticas punteras

[EU] Aurten ere, martxoaren 8a dela eta, orrialde-markatzaile pare bat prestatu dizkigute e-makumeak taldeko kideek. Hidden figures / Figuras ocultas filmeko bi e-makume dira aurtengo protagonistak:

DOROTHY VAUGHAN (1910-2008 ) NASAn lan egin zuen matematikaria. Bertako West Area Computing lan-taldean nabarmendu zen. Taldea oso berezia zen, emakume afroamerikarrek soilik osatzen baitzuten, denak matematikan […]

Hizkuntzaren prozesamenduaren beharraz (Gaur8, 2017-01-28)

Hizkuntza prozesamenduaren teknikaz balia gaitezke artikulua argitaratu du Arantza Diaz de Ilarraza informatikariak Gaur8 aldizkarian. Hona hemen zati batzuk:

Interneten aurki ditzakegun dokumentuen kantitatea ikaragarria da, eta, gainera, esponentzialki handitzen da urtero. Hori dela-eta, gure eskura testu-informazio bolumen itzela dugu, eta hazten doa. Hala ere, testu-informazio hori erabiltzea ez da erraza; laguntza behar dugu, […]

Artikulu bat abstrakzioaz

Informatikan hain garrantzitsu den Abstrakzioaz idatzi du Edurne Larrazak aste honetan sarean.eus atarian

Abstrakzioa » | Aza 22, 2016

Aurten beste lau artikulu hauek ere atera ditu:

Ekar ezazu zeure garuna. » Edurne Larraza | Ira 13, 2016 Ezagutza, irakaskuntza, softwarea […]

Gladys-ek informatikako lizentziatura zuen

Gladys del Estal era licenciada en informática

Ematen zuen Gladys del Estal programazio-zalea zela, informatika ikasketarik ez zuela.

Honela diote Wikipedian:

“Gladysek Presentación de María ikastetxean egin zituen lehenengo ikasketak, eta administrazioa ikasi zuen Nazaret Zentroan. Ondoren, Kimika ikasteari ekin zion, eta aldi berean programatzaile informatikoa zen enpresa txiki batean.”

Honela […]

Gladys del Estal programaziozalea zen

Gladys del Estal ekintzaile ekologista Tuteran 37 urte hil zutela gogoratzen dugunean Gorka Julio-k Berria egunkaritik gogoratu digu, gutxik jakingo duten arren, Gladys programatzailea ere bazela 🙂