Garapen Iraunkorrerako Literaturaren Gidak, deskarga librean

 

Garapen Iraunkorrerako Literaturaren Gida (7-18 helburuak) UPV/EHUko irakasle-talde batek sortutako literatur lanen gida da, Agenda 2030eko helburuak ardatz hartuta egina eta iaz argitara emandako Garapen Iraunkorrerako Literaturaren Gida (1-6 helburuak) lanari segida ematen diona.

Garapen Iraunkorrerako Literaturaren Gida

Garapen Iraunkorrerako Helburuak eta Haur eta Gazte Literatura, horiexek uztartzen dira gida honetan, eta bi helburu nagusi ditu: batetik, literaturaren erabilera sustatzea Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) lantzeko eta, bestetik, bitartekariei tresnak eskaintzea literatura-lan egokiak hautatzeko eta baliatzeko. Horiek horrela, balore sozialak eta balore literarioak jarri dira erdigunean. Gida honen ardatz nagusia izan da bi-biak kontuan hartzea.

Egileak: Maite Aperribay-Bermejo, M. Carmen Encinas, Iratxe Esparza, Karla Fern√°ndez de Gamboa, Miren Ibarluzea, eta Andrea Perales.

Lan interesgarria eta zehatza da, oso baliagarria bereziki literatur bitartekari eta irakasleentzat.

Ondorengo esteketan dituzue eskuragarri eta Creative Commons by-nc-nd lizentziapean daude argitaraturik:

Garapen Iraunkorrerako Literaturaren Gida (1-6 helburuak)
http://hdl.handle.net/10810/54613

Garapen Iraunkorrerako Literaturaren Gida (7-18 helburuak)
http://hdl.handle.net/10810/59608

 

Comments are closed.