Category: Albisteak

  • Ilusionista Sozialen Nazioarteko Mintegia, 2022ko urriaren 3an

    NOIZ 2022, urriaren 3a NON Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, Irakasletza eraikina (UPV/EHU) Juan Ibáñez de Sto. Domingo k/ 1 (Gasteiz) GELA 3.4 gela, 3. solairua EGITARAUA 10:30-12:30 Unibertsitatea, zientzia eta komunitatea Programa “Ciencia y Sociedad”  de la UNAM (México años 70). Sinaí Rivera Martínez. “Serviço Cívico Estudantil” Michel Giacomettiren proposamena Portugalgo Iraultzaren ostean. Ainhoa Ezeiza. […]

  • Jakinmin. Filosofia saioak haurrekin Gasteizen

    Haurrekin filosofia lantzeak aurreiritzi asko gainditzen laguntzen du, uste dugun baino pentsamendu sakonagoak eraiki baititzakete. Gainera, hizkuntza eta kognizioaren garapena sustatzen du nabarmen. Horregatik, saio hauen berri emateaz gain, animatzen zaituztet parte hartzera. Honela dio iragarkiak: Bizitzak, munduak eta unibertsoak hainbat gai misteriotsu gordeak dituzte. Haiei buruzko galderak egin al dizkiozu noizbait zure buruari? Lagun […]

  • PAULO FREIRE GOGOAN poster erakusketa, abenduak 7

    Datorren asteartean, ABENDUAK 7, Paulo Freireri omenaldi xume bat egingo diogu Lehen Hezkuntzako graduko 1. mailako ikasleok, bere jaiotzaren 100. urteurrena ospatzeko: PAULO FREIRE GOGOAN. POSTER ERAKUSKETA. NON: UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Hezkuntza eraikinean (Juan Ibáñez de Sto. Domingo k/, 1, Vitoria-Gasteiz). Beheko korridorean eta gimnasioan. NOIZ: ABENDUAK 7, 16:00-19:00   Izan ere, pedagogo […]

  • Euskal Soziolinguistika Jardunaldia, 2021eko azaroaren 11n

    Aurtengo azaroaren 11n, Iruñeko Baluarten, Euskal Soziolinguistika Jardunaldia egingo da, Soziolinguistika Klusterrak antolaturik. Aurtengo gai nagusia migrazioak eta harrera linguistikoa da, oso bizi dagoen debate baten aurrean hausnarketak, ikerketak eta esperientziak partekatzeko helburuz. Honela aurkeztu du jardunaldia beren webguneak: Ez da berria gure artean immigrazioaren fenomenoa. Labur esatearren, XX. mendearen hasieratik, eskualdearen arabera ezaugarri desberdinekin, […]

  • Haur eta Gazte Literatura eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak, 2021eko urriaren 20tik 22ra

    Urriaren 20tik 22ra, Bilboko Hezkuntza Fakultatean kongresu interesgarri hau egingo da. Hizlari bikainak elkartuko dira eta oso gai interesgarriak landuko dituzte. Kongresua online izango da baina modu sinkronikoan, hau da, zuzenean segituko dira aurkezpenak, eta horrela hizlariekin elkarreraginean aritu ahal izango da. Honela dio kongresuko webguneak, bere aurkezpenean: Garapen Iraunkorrak bermatu nahi du gizaki guztiek […]

  • Educação, Memória e Práxis Nazioarteko Mintegia, EDCOren partaidetzarekin, irailak 16

    Irailaren 2tik 29ra bitartean, Hezkuntza, Oroimena eta Praxia izeneko online mintegia garatzen ari da, Seminário Internacional: Educação, Memória e Práxis. Bertan, Paulo Freireren (1921-2021) jaiotzaren 100. urteurrena gogoratu nahi izan da, Antonio Gramsciren (1891-2021) 130. urteurrena eta Universidade Federal de Viçosaren Hezkuntza Sailaren eta aldaketa soziala eta ikaskuntza emantzipatorioa sustatzeko RED sare latinoamerikarraren arteko hitzarmenaren urtebetetzea […]

  • ISM2021 Nazioarteko Topaketa Birtuala, abuztuak 4-5

    2014an Ilusionista Sozialen Mintegia eratu zenetik, urtero-urtero antolatu ditugu jardunaldiak, topaketak eta ikastaroak (2020. urtean izan ezik). Ohitura on hori berreskuratuko dugu aurten, abuztuaren 4 eta 5ean. Azken bi urteetan, proiektu interesgarriak ezagutu ditugu eta informalki ideiak trukatzen aritu gara. Topaketa birtual hau baliatu nahi dugu proiektu horietan eta beste zenbaitetan dabiltzan pertsonak harremanetan jarri […]

  • Online formazioa apirilaren 20an: Nola landu filosofia haurtzaroan?

    Datorren asteartean, apirilak 20, 18:00etan, saio interesgarri hau gauzatuko da online: Nola landu filosofia haurtzaroan? Imanol Alvarez, Xabi Salaberria eta Maddi Nazabal irakasleek euren esperientziak eskainiko dizkigute haien ikastetxeetan haurrak filosofatzera gonbidatu dituztenean. Filosofia Lehen Hezkuntzako graduko ikasketetan ez da espresuki lantzen, ez delako eskolaren curriculumeko “irakasgai” bat, baina pentsamendu kritikoaren garapenean, Filosofiaren jakintza arloak […]

  • Online hitzaldia: Hizkuntzen didaktika bateratua Montessori metodoan, Haur Hezkuntzan

    Datorren ostiralean, apirilak 16, 10:30etan, online hitzaldia antolatu du Hizkuntzategiak, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailaren laguntzaz. Hitzaldian, Gasteizko Grant Vela ikastetxeko irakasleek euskara, gaztelania eta ingelesaren trataera bateratua nola gauzatzen duten azalduko dute, Montessori metodoarekin uztarturik, Haur Hezkuntzan. Koordinatzailea: Urtzi Reguero (UPV/EHU) Moderatzailea: Ana García (Grant Vela School) Egitaraua Aurkezpena eta sarrera Ingelesaren kokapena proiektuan […]

  • Fontes Linguae Vasconum 50 argitalpena, sarean

    Fontes Linguae Vasconum 50 urte. Ekarpen berriak euskararen ikerketari argitalpena paperean duela hilabete batzuk argitaratu ostean, aste honetatik aurrera sarean ere eskuragarri duzue, artikuluz artikulu deskargatzeko moduan, esteka honetan: http://culturanavarra.es/eu/fontes-linguae-vasconum-50-urte Liburu honetan, Ilusionista Sozialen Mintegiko Ainhoa Ezeiza eta Javier Encina kideek artikulu hau argitaratu dute: “Ahozkotasunaren didaktika ikuspegi dialektikotik abiatuta” Esteka honetan deskarga dezakezue artikulua […]