euskaraespañol

Image of the day

Erakusketa: 'Erakusteko kamisetak. Garapen Iraunkorreko Helburuen inguruan kontzientziatzeko irudiak'

  • Event

When and where

From: 18/04/2023 To: 03/05/2023

Location

Biblioteka
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Image

Description

UPV/EHUko Bizkaiko Campusak Erakusteko kamisetak. Garapen Iraunkorreko Helburuen inguruan kontzientziatzeko irudiak izeneko erakusketa dauka ikusgai Liburutegi Nagusiko bigarren solairuan maiatzaren 3ra arte. Sarrera doan da.

Antolatzaileen hitzetan: “Erakusketa honetan, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean Diseinu Grafikoaren diziplinan garatutako irakaskuntza-berrikuntzako proiektu baten bidez lortutako emaitzen zati bat aurkezten da. Hezkuntza-esperientzia hori gure unibertsitate publikoak hartutako konpromisoaren parte da, NBEren Batzar Nagusiak Garapen Jasangarrirako Helburu batzuen bidez (GJH) proposatutako ekintzarako deiari dagokionez. Erakusketa honek kamisetetan inprimatutako 108 irudi ditu, batez ere GJHetan ezarritako egoera konplexuen aurrean jarrera aktibistarekin eginak eta pertsonen, oparotasunaren, planetaren, bakearen edo aliantzen beharraren aldeko ekintza-planekin konpon daitezkeenak. Irudi horien bidez detonatzaileak sortu nahi dira, gatazka- eta bidegabekeria-egoerak gizartean eraldatzeko herritarrek kontzientzia har dezaten, modu sentikorrean. Eta horrekin, diseinu grafikotik, mundu iraunkorra posible izan daitekeela erakustea.”