euskaraespañol

Image of the day

Espainiako Teknika Neutronikoen Elkartearen VIII. Bilera

When and where

From: 27/06/2016 To: 29/06/2016, 08:45 - 14:15

Image

Description

Espainiako Teknika Neutronikoen Elkartearen VIII. Bilera Bilbon izango da, 2016ko ekainaren 26tik 29ra, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan. Honako hau Donostian 2002. urtean hasi eta bi urtean behin egiten den zortzigarren bilera da, lehenago hurrengo tokietan ere egin baita: Puerto de la Cruz (2004), Jaka (2006), Sant Feliu de Guíxols (2008), Gijón (2010), Segovia (2012) eta Iruñea (2014). Neutroiak sakabanatzeko teknikak erabiltzen dituzten Espainiako zientzialariak batzeko eta elkarren artean eztabaidatzeko foro handiena da, haien ikerketaren zientzia edo teknologiako alorra edozein dela ere.

Urte hauetan zehar, teknika neutronikoak erabiltzen dituzten Espainiako erabiltzaileen komunitatea sendotuz joan da, urtero-urtero areagotuz joan baitira erabiltzaile kopurua zein erabilitako tekniken aniztasuna eta lan-arloak. Zentzu horretan, Elkarteak bi urtean behin egindako bileren xedea hauxe da: arlo honetan egiten den jarduera biziari ikusgarritasuna ematea eta jasota uztea. Horrela, azken bi edizioetako ekimenari jarraiki, aurkeztutako lanak Journal of Physics: Conference Series aldizkarian argitaratuko dira.

Hona hemen aurten gonbidatutako hizlariak:

• Ken Andersen – ESS
o "Status of ESS and opportunities for Spanish users"
• Laurent Chapon – ILL
o "Diffraction at the ILL: science highlights and new opportunities"
• Peter Baker – ISIS
o "Studing lithium diffusion in battery materials using muons"
• Vasudeva Siruguri - UGC-DAE Consortium for Scientific Research Mumbai Centre, BARC Campus, Mumbai, INDIA
o "Magnetic field induced transitions and the magnetic glass state"
• Bela Farago – ILL
o "Latest progress in high resolution neutron spectroscopy at the ILL"
• Sean Langridge – ISIS
o "Exploring and controlling magnetism in nanoscale systems"
• Thomas Brueckel – Juëlich
o "The HBS Project: A High Brilliance Neutron Source"
• Pascale Deen - ESS"
o "Hidden order in spin liquid d3Ga5O12"

Informazio gehiago: http://www.bcmaterials.net/setn2016/