euskaraespañol

UPV/EHUko Unibertsitate Orientaziorako azoka, Gipuzkoan

When and where

28/01/2023, 09:00 - 14:00

Location

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Description

Larunbatean, urtarrilak 28, 9:00etatik 14:00etara, Euskal Herriko Unibertsitateak Unibertsitate Orientaziorako Azoka EHUazoka 2023 egingo du Gipuzkoako Campusean, Donostian.

Eva Ferreira errektoreak bisitatuko du azoka larunbatean, eta medioei erantzungo die 11:00etan Ignacio Mª Barriola zentroko atondoan (Elhuyar plaza, 1. Donostia).

EHUazoka, Euskal Herriko Unibertsitateko Unibertsitate Orientaziorako Azoka, aukera paregabea da etorkizuneko ikasleek Euskal Herriko Unibertsitateak 2023-2024 ikasturtean eskainiko dituen graduko ikasketak eta unibertsitatean sartzeko prozedura gertutik ezagutzeko. Fakultate eta eskoletako irakasleek informazio saioak emango dituzte taldeentzat eta banan banako arreta ere eskainiko da. Horrela, unibertsitate aurreko ikasleek gure unibertsitatea eta graduko ikasketen eskaintza hobeto ezagutu ahal izango dute, eta etorkizunean unibertsitatean egin ahalko dituzten ikasketei buruz dituzten zalantza guztiak argitzeko aukera izango dute.

Standetarako sarrera librea da baina informazio-saioetan parte hartzeko nahitaezkoa da aldez aurretik izena ematea. Gaur, astelehena, urtarrilak 23, ireki da Gipuzkoako informazio saioetarako izen-ematea, eta zabalik egongo da saio bakoitzeko plazak agortu arte.

Izen-ematea web orri honetan egingo da

Informazio zabalagoa: https://www.ehu.eus/eu/web/sou/ehuazoka-gipuzkoa

Gipuzkoaren ostean, EHUazoka otsailaren 4an Arabako Campusean eta otsailaren 11n Bizkaiko Campusean izango da.