euskaraespañol

GrALa egiteko prestakuntza materialak argitaratu ditu UPV/EHUko Bibliotekak

Gradu Amaierako Lana egin behar duten ikasleek behar dituzten lanabesak beraien esku jartzea du xedea

  • News

First publication date: 16/04/2020

Image

Ikasturtea zehar, unibertsitateko Bibliotekak Gradu Amaierako Lana (GrAL) egin behar duten ikasleentzat prestakuntza saioak eskaini izan ditu zeregin horretarako beharko dituzten baliabideak bere eskura jartzeko.

Gaur egun, UPV/EHUko aurrez-aurreko jarduera guztiak etenda dauden arren, laguntzen jarraitu nahi du Bibliotekak eta horregatik saio horietan erabiltzen eta banatzen dituen materialak argitaratu egin ditu. Hor azaltzen dira ikerketa lana egiteko urrats nagusiak: informazioa bilatzea, emaitzak ebaluatzea, erreferentzia bibliografikoak kudeatzea eta GrALa idaztea eta aurkeztea, besteak beste.

Hementxe ikusi eta deskargatzeko prestakuntza materialak.

‘Itxita dioen kartelak ez digu zure zerbitzuan jarraitzea eragozten’ lelopean, Bibliotekak arindu egin ditu baliabideekiko konexioa eta digitalizatutako funts bibliografiko guztietarako sarbidea. Argitalpen horietara guztietara UPV/EHUren Bibliotekaren Katalogoaren bidez sartzen da eta katalogoan identifikatzeko baldintza bakarra da "hasi saioa" botoia sakatzea.

Informazio gehiago, hementxe.

 

JoVE Science Education

Halaber, UPV/EHUko Bibliotekak doako sarbidea eskaintzen du JoVE Science Education baliabidera, urrutiko irakaskuntza eta ikaskuntza bultzatzeko. Ikus-entzunezko plataforma horrek oinarri zientifikoak irakasten ditu, bideo-erakustaldi erraz eta ulerterrazen bidez. JoVE Science Education delakoaren eduki osoa eskuragarri izango dute UPV/EHUko ikasle eta langileek 2020ko ekainaren 15era arte. Edukia eskuratzeko, beharrezkoa da aldez aurretik UPV/EHUko e-mailarekin erregistratzea, hementxe. Bideo guztiak gaztelaniazko azpitituluekin eskaintzen dira.