euskaraespañol

Image of the day

XXIII. Manuel Laborde Saria emateko ekitaldia

When and where

24/11/2023

Location

Areto nagusia - Joxe Mari Korta Zentroa
Avenida de Tolosa 72. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Description

Ostiralean, azaroak 24, 13:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Joxe Mari Korta Zentroko entzunaretoan, Donostian, XXIII. Manuel Laborde Werlinden Sariak banatuko zaizkie ideia berritzaileetan oinarrituriko enpresa proiektu onenei. Sarien edizio honetan, osasun, adimen artifizial, silver economy, digitalizazio eta ekonomia zirkular jasangarriaren sektoreetako zortzi enpresa-proiektuk lortu dituzte sariak.

Honako hauek izango dira ekitaldian:

  • Agustín Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
  • Ane Insausti, Gipuzkoako Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko foru diputatua
  • Leyre Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria
  • Marisa Arriola, Bic Gipuzkoako zuzendari-gerentea

Lehenengo saria 7.000 eurokoa izango da eta bigarren saria 3.000 eurokoa. Gainera, proposamen berritzaileek eta/edo oinarri teknologikoko proposamenek BIC GIPUZKOAk kudeatutako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Saileko SPRIk finantzatutako laguntzak jaso ahal izango dituzte. Laguntza horiek 60.000 eurorainokoak izan daitezke, proiektuen berrikuntza- eta interes-mailaren arabera.