euskaraespañol

UPV/EHUko ikasle Unai Gómez-Hernández, hizlari onena Elías Ahuja III. Txapelketan

  • News

First publication date: 19/02/2019

Image
Madrilgo Elías Ahuja III. Txapelketan lehiatu ziren UPV/EHUko 16 ikasleak (Argazkia: UPV/EHUko Eztabaida Taldea)

Unai Gómez-Hernándezek, Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Graduko ikaslea eta UPV/EHUko Eztabaida Taldeko presidenteak, Elías Ahuja III. Txapelketa irabazi du. Lehiaketa Madrilgo Elías Ahuja ikastetxe nagusiak antolatu du. Halaber, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikaskideak, Andoni Medina Martínezek, bosgarren postua lortu du, 80 partaide baino gehiagoren artean. Eztabaidaren txapelketa otsailean egin da.

Azken hamarkadan, unibertsitateen arteko eztabaidek bultzada handia izan dute. Jarduera honen bidez, ikasleek gaitasun orokorrak lan ditzakete. Horrela, bada, oso baliabide egokia da besteak beste, izpiritu kritikoa, oratoria, arrazoiketarako gaitasuna eta talde lana hobetzeko.

Eztabaidarako aukeratzen diren gaiek gaurkotasunarekin eta gizartearekin zerikusia izaten dute. Galdera itxi bat bezala planteatzen da gaia, hau da, baiezko batekin ala ezezko batez soilik erantzun daitezkeen galderak (aldeko eta aurkako jarrerak). Oraingo honetan, eztabaidatu beharreko gaia hau izan zen: Potentzia handiek zilegitasuna dute gutxi garatuta dauden herrien diktaduretan esku hartzeko? Partaide bakoitzaren jarrera eztabaida hasi baino minutu bat lehenago erabakitzen da.

Azken txapelketan, UPV/EHUko 16 ikasle lehiatu dira, lau taldetan. Haiek Publizitate, Zuzenbide, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza, Bioteknologia, eta Biokimika eta Biologia Molekularreko graduak ikasten dituzte. Andoni Medina Martínez, UPV/EHUko Eztabaida Taldeko idazkariak, unibertsitateko ikasleen goi-maila nabarmendu du. “Lehiaketan final-laurdenetan lau taldetik bi egon dira. Gure ustez horrek adierazten du eztabaida eta elkartea bera gure unibertsitatean eskuratzen ari den garrantzia”.

Errelazionatutako edukiak:

Unai Gómez, Eztabaida Liga Nazionaleko hizlari onena