Gure txokoak: Argia uholdeka
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2020/01/09
Arabako Campuseko Micaela Portilla ikergunearen barrualdea argiz betetzen dute leiho handiek. Hori da David Lasagabasterrek, Filologia Ingelesa eta Alemana eta Itzulpengintza eta Interpretazioa sailekoak, Gure Txokoak atalerako aukeratu duen espazioa. "Espazio hau bere argitasunarengatik gustatzen zait, egun tristeetan ere (honen ohikoak, bide batez, paraje hauengatik), irakasle/ikertzaile izpiritua berpizten duelako. Lehen, gure ikertaldeak lokal bat zuen erdisotoan eta orain gozamena da honen eremu komun zabalez gozatu ahal izatea eta hainbeste argirekin gozatzea. Gustatzen zait, halaber, halako neurriekin eraikin askotan sartzea zaila izango lukeen murala, baina espazio horretarako ex profeso pentsatuta dagoela dirudiena ".
Juanan Barrenetxea arkitekto eta pintorearen lana da, 12 piezaz osatutako murala, pintura eta collage teknika mistoan egina dago, birziklatutako ehun euskarrian aplikatua eta egileak hari bizitza eta erabilgarritasun berria emateko erabiltzen du.
Nola iritsi: 42.838757, -2.671167