euskaraespañol

Prostituzioaren gizarte maila aztertuko da "La criminalización de la prostitución" jardunaldian

Noiz eta non

Noiztik: 2014/03/19 Noiz arte: 2015/01/23, 17:00 - 09:34

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, martxoak 19, 17:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) "La criminalización de la prostitución" jardunaldian Zuzenbide Penaleko irakasleek ikertuko dute prostituzioaren gizarte maila. UPV/EHUko Administrazio Zuzenbideko katedradun Iñaki Lasagabasterrek irekiko du Kulturbasque Bizkaiko Campuseko programa kulturalak eratutako ekitaldia. Jardunaldi horretan, UPV/EHUko Zuzenbide Penaleko irakasleek Jon Mirena Landak eta Carolina Villacampa Estiartek hitza hartuko dute. Landak ikuspuntu orokorra eskainiko du prostituzioaz, eta Villacampa prostituzioaren arautzeaz mintzatuko da.

Segidan, 19:00etan, mahai-ingurua hasiko da eta publikoak solasaldian parte hartu ahalko du. Mahai-inguruan izango dira: FeministAldeko kide Teresa Maldonado, Soziologia irakasle Rosa Cobo, eta Askabide elkartekoa Ana Isabel Prieto.

Sarrera doan da.