euskaraespañol

Bizkaian garatuko diren Uda Ikastaroen eta 'Gizarte gaiak', zikloaren aurkezpena

Noiz eta non

Noiztik: 2014/05/22 Noiz arte: 2015/01/19, 11:00 - 15:03

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Datorren ostegunean, maiatzaren 22an, goizeko 11:00etan eta Bilboko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3) bai Bilbon izango diren UPV/EHUren Uda Ikastaroak eta bai Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailak antolatzen duten zikloa aurkeztuko dira.

Aurtengo egitarautik 22 Ikastaro hautatu dira. Horietan gai ugari eta anitzak landuko dira eta gizarte zientzia eta gaien alorreko profesionalak prestatzera eta eguneratzera bereziki bideratutako zehar-zikloa osatuko dute.

Aurkezpenean, honako hauek izango dituzue:

  • Juan María Aburto, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua
  • Carmelo Garitaonaindia, UPV/EHUko Bizkaiako Campuseko errektoreordea
  • José Luis De La Cuesta, UPV/EHUko Uda Ikastaroetako Zuzendaria.