euskaraespañol

Ikusezinak topaketak hiriko eraldaketa-prozesua ikertuko du

Noiz eta non

Noiztik: 2014/11/20 Noiz arte: 2014/11/22, 16:00 - 10:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Bizkaiko Campuseko Unibertsitate Proiekzioaren Zuzendaritza Kulturbasquek BAT 2014 proiektu kulturalarekin egingo du lan2014.

Asteazkenean, azaroak 20, 16:00etan Bizkaia Aretoan (Abandoibarra etorbidea, 3. Bilbo) hasiko da UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Unibertsitate Proiekzioaren Zuzendaritza Kulturbasquek lagundutako Ikusezinak topaketa. Ekitaldia BAT 2014 proiektu kulturalaren baitan dago. BAT ingurunea eraldatzen parte hartuko duten herritarrak trebatzeko asmoz hiriak eskaintzen dituen ikaskuntzarako aukera anitzak aztertzea xede duen kultur proiektua da. Ostiralera arte, hilak 22, mahai-inguru bat, tailer bat eta hitzaldiak egingo dira, hiria hainbat ikuspegitatik aztertzeko. Topaketan, hiria eraikitzen laguntzen duen errealitate ikusezina behatuko dute bertaratutakoek.