euskaraespañol

"Politika zaharra eta berria Europan", Juan Carlos Monederoren hitzaldia

Noiz eta non

2015/03/27 2015/03/27, 19:30 - 21:21

Irudia
Iturria: Iberoamérica Social/ revista-red de estudios sociales [Juan-Carlos-Monedero]

Deskribapena

Ostiralean, martxoak 27, 19:30ean Bizkaia Aretoko Mitxelena Entzunaretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo),  Juan Carlos Monederok, Zientzia Politikako irakaslea Madrileko Complutense Unibertsitatean eta Podemos-eko kideak Vieja y nueva política en Europa (Politika zaharra eta berria Europan), hitzaldia emango du Kulturbasquek antolatutako mintzaldi sortan.

UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzietako Fakultateko Konstituzio Zuzenbidea eta Pentsamendu eta Mugimendu Sozial eta Politikoen Historia Sailak gonbidatuta, Monederok UPV/EHUko Roberto Uriarte irakaslearekin batera parte hartuko du ekitaldian.   Akademikoen arteko mintzaldi honen bidez, bizi dugun paradigma politikoaren aldaketaz gogoeta nahi da egin.

Ekitaldia doakoa izango da, baina aldez aurretik gonbidapena lortu behar izango da hemen.