euskaraespañol

Uraren prozesu naturalari eta kudeaketari buruzko hitzaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2015/07/10 Noiz arte: 2015/07/06, 12:00 - 10:38

Deskribapena

Ostiralean, uztailak 10, 12:00etan, UPV/EHUko Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako Gela Nagusian (Rafael Moreno, Pitxitxi, 2. Bilbo), Pedro Arriaga irakasleak ‘Procesos naturales y de gestión en recursos hídricos' izenburupean hitzaldia emango du.

Hitzaldiaren gai nagusia, naturak eskaintzen digun ondasun bezala, ura babestu beharraren garrantzia azpimarratzea izango da. Ur baliabideak arrakastaz kudeatzeko, heziketa eta kontzientziazioa bultzatzea defendatzen du Arriaga irakasleak, eta ez administrazio-arauak inposatzea.