euskaraespañol

Mexikoko prostituzioari buruzko dokumentala eta hitzaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2015/11/10 Noiz arte: 2015/11/06, 19:00 - 11:58

Irudia

Deskribapena

Asteartean, azaroak 10, 19:00etan Bizkaia Aretoan Mexikoko zinegile Alejandra Islasek eta Euskal Herriko abokatu Patricia Bárcenak Mexikoko prostituzioari eta emakumezkoen salerosketari buruz hitz egingo dute, Los demonios del Éden dokumentala proiektatu ondoren.

Alejandra Islas-ek UNAMaren (Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan) Zinematografia Ikasketen Unibertsitate Zentroan ikasi zuen. Gaur egun gidoigintzan, dokumentalgintzan eta irakaskuntzan dihardu. Hogei sari eta aipamen baino gehiago jaso ditu bere dokumentalengatik: Iztacalco, El caso Molinet, El círculo eterno, Muxes: auténticas, intrépidas, buscadoras del peligro, Los demonios del Edén eta El Albergue.

Patricia Bárcena Abokatua eta kriminologian diplomatua izanik, bere ibilbide profesionala giza eskubideen defentsari lotuta dago. Atzerritarrei buruzko zuzenbideko eta nazioarteko babeseko espezialista da. Mexiko, Guatemala zein Kolonbian giza eskubideen inguruko nazioarteko hainbat behaketa-misiotan parte hartu du.

Informazio gehigarria