euskaraespañol

Paperezko dorrea

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/05/11

Irudia

NON: Farmazia fakultatea. NOIZ: 2021eko maiatzaren 10ean. NORK: José Luis Teran. UPV/EHU.

 

Farmazia Fakultateak erronka bat planteatzen dizue. Paperezko dorre bat eraiki dute ikastegian hiru egunetan egin ohi den batez besteko kontsumoaz eta hallean jarri dute. Jakingo al zenukete kalkulatzen dorrearen masa zehatza gramotan?

Saria dago irabazlearentzat eta epea maiatzaren 14an amaitzen da.

Erronka hori ikastegiko BerrAktibatu+ taldearen kanpainaren parte da, paperaren erabilerari buruz kontzientzia hartzeko eta kontsumoa murriztea eta paper birziklatuaren erabilera bultzatzea helburu.

Unibertsitateko ingurumen jasangarritasuneko ekimenei buruzko informazio gehiago hemen:

https://www.ehu.eus/eu/web/iraunkortasuna/berraktibatu-unibertsitateak

 

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Udaberri (berezi) honi buruz zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus