euskaraespañol

Marisa Fernándezek eskuratu du Espainiako Matematikako Errege Elkartearen saria

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2019/10/04

Irudia
Marisa Fernándezek, UPV/EHUko ikerlari eta irakasleak, aitortza jaso duen unean. Argazkia: Fundación BBVA.

Marisa Fernándezek, UPV/EHUko ikerlari eta irakasleak, aitortza jaso du Espainiako Matematikako Errege Elkartearen (RSME) 2019ko sarietan.  Fernándezek RSMEk ematen dituen hiru dominetako bat eskuratu du. Matematikaren arloan etengabe egindako ekarpen garrantzitsuengatik ematen dute sari hori, hala nola: hezkuntza, ikerketa, transferentzia eta denboran zeharreko dibulgazioagatik. Matematikariak Geometria eta Topologiaren arloan garatu du ikerketa, Riemannen Geometrian, geometria sinplektikoan eta konplexuan zehazki.

“Bizigarria eta pozbidea da Espainiako matematikarien komunitatearen estimua eta begirunea nabaritzea. Nire jarduera akademikoaren zenbait alderditan egindako dedikazio eta ahaleginaren aitortza da”, azaldu du Marisa Fernández UPV/EHUko Matematika Saileko Geometria eta Topologiako katedradunak.

Gainera, sari hori RSMEk ematen duen sari handiena da. “Irakasle nabarmena eta nazioarteko proiekzioko ikertzailea da, bere izenean 100 argitalpen baino gehiago dituena”, nabarmendu du RSMEk.

Nabarmentzekoa da domina horretarako hautagaitza RSMEko bazkideek baino ezin dutela aurkeztu, eta sarirako proposatutako pertsonek ezin dute jakin hautagai direla.