euskaraespañol

EHUorkestraren azken saioa

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2017/05/25

Irudia

Pasa den ostegunean, maiatzak 18, EHUorkestrak 2016-17 ikasturterako programatu dituen 24 saioetatik azkena egin zuen. 50 kide dauzka, gehienak UPV/EHUko ikasleak, eta, Victor Doru Artenieren zuzendaritzapean, honako obra hauek entseatu ditu: Beethovenen Coriolan obertura; Bartok-en Dantza errumaniarrak; Haydn-en Sorpresa sinfonia; Bach-en Bradenburgoko 4 eta 6. kontzertuak eta Schubert-en sinfonia bukatu gabea. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak sustatutako ikus-entzunezko proiektu batean ere aritu da. Datorren urtean EHUorkestran parte hartu nahi baduzu, izena eman dezakezu go.ehu.eus/orkestra orrialdean.