euskaraespañol

Japoniar ikasleek Arkitektura Goi Eskola Teknikoa ezagutu dute

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2017/09/27

Irudia

Japoniar Chiba University-tik Kaname Yanagisawa eta bere 11 arkitektura ikasle japoniar heldu ziren duela gutxi Donostiara. UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoa ezagutzera etorri ziren. Hauek ‘Parametrical Architecture and Digital Fabrication' ikasgaiko ikasleekin elkarlanean ibili ziren bertako ikasleen proiektuak eta lanak komentatzen. Eskolako FabLab-a ere bisitatu zuten. Bisitaren bigarren egunean aldiz, ikasleak Proiektuak IX irakasgaian parte parte hartu zuten eta ikastegiko areto nagusian Kaname Yanagisawa irakasleak eskainitako hitzaldian egon ziren. Yanagisawak arkitektura japoniarrari buruz hitzegin zuen.